Josef Stalin
Wikipedia(e)tik
Josef Stalin | |
Kargua: | SESBeko burua |
Agintaldiaren iraupena: | 1924 - 1953 |
Aurrekoa: | Lenin |
Hurrengoa: | Nikita Khrustxev |
Jaiotze eguna: | 1878ko abenduaren 18a |
Jaiotze tokia | |
Heriotza eguna: | 1953ko martxoaren 5a |
Heriotza tokia | |
Lanbidea: | |
Alderdi politikoa: | Alderdi Komunista |
Josef Visarionovitx Jugashvili (errusieraz Иосиф Виссарионович Джугашвили) (1878ko abenduaren 18a - 1953ko martxoaren 5a), Josef Stalin izenaz ezaguna (Иосиф Сталин), sobietar politikaria izan zen.
SESBeko bigarren buruzagia izan zen. Koba izenaz ere ezagutu zen (Georgiako heroi tradizional baten izena). Ezizen asko erabili zituen: David, Nijeradze, Txijikov, Ivanovitx, Stalin izena hartu arte, Tammerfors-eko (Finlandia) boltxebikeen biltzarraren ondoren. Izena errusierazko "stal" (altzairua) hitzetik dator, bere aintzindari Leninek ere erabili zuen atzizkia gehituz.
[aldatu] Bizitza
Josef Stalin Gori-n (Xida Kartli, Georgia) jaio zen eta 15 urte zituela, Tbilisiko apaizetxe ortodoxoan sartu zen. Ideia iraultzaileak ezagutu zituen bertan eta 1898an ELASD (Errusiar Langileen Alderdi Sozial Demokrata) alderdian sartu zen. Handik urtebetera, apaizetxetik bota zuten, propaganda marxista egiteagatik eta hurrengo urteetan ekintza iraultzaileetan parte hartu zuen. 1903an, Siberiara bidali zuten, baina 1904an ihes egin zuen eta ELASDren alderdi boltxebikearekin elkartu. 1907-08 urteetan, berriz Siberian egon zen, baina ihes egin zuen berriz ere.
Agintean eman zituen 30 urteetan ekintza asko burutu ziren. Politikan, Leon Trotski agintetik aldendu zuten Sobietar Batasunaeko Alderdi Komunistaren (SBAK) 12. kongresuan Stalin idazkari nagusi hautatu zutenetik, herrialde bakar bateko sozialismoaren teoria eta talde disidenteek egindako iraultzaileen aurkako ekintza terroristak zirela medio, errepresio politikoa gogortu egin zen. Garai hartan, SESBen ziharduten talde erlijiosoen aurkako erasoak ere izan ziren. Bigarren Mundu Gerran aliatuen garaipenean izan zuen paper erabakiorra jokatu zuen, bai eta Europako ekialdeko herrialdeen okupazioa eta berauetan erregimen komunistak ezartzean. Ekonomian, herrialdeearen aldaketa handia gertatu zen, nekazaritzako ekonomia izatetik ekonomia industrial garatua izatera pasa baitzen eta sozialismorantz gerturatu zen bost urteko planen bidez. Arlo horretan, garrantzitsua da lurraren jabetza komuna (kolkhozetan) eta kulaken — nekazari aberatsen— ezabatzea, gehienak Siberiara bidali baitzituzten. Nazionalizazio hori ez zen erabat ondo egin eta hasierako urteetan produkzioa jaitsi egin zenez, horrek gosetea ekarri zien sobietarrei.
Hil ondoren, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Biltzarrean (1956.an), Nikita Khrustxev-ek Stalinen krimen eta erroreak, haren "pertsonarekiko gurtzak" sortuak, salatu zituen eta desestalinizazio prozesua jarri zuen martxan. Besteak beste, haren gorpua Kremlinetik atera zuten.
[aldatu] Stalinek idatziak
- Marxismoa eta nazionalitateen arazoa. 1913
- Leninismoaren oinarriak. 1924
- Boltxebismoaren historiaren zenbait kuestiori buruz. 1931
[aldatu] Ikus, gainera
- Estalinismoa
- Desestalinizazioa
- Leninismoa
- Marxismoa