Boltxebike
Wikipedia(e)tik
Boltxebike edo bolxevik, Большевик errusieraz (gehiengoaren kidea). Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratako fakzioetako bat zen, Vladimir Leninek gidatua. Beste fakzioa Julius Martoven mentxevikeak ziren.
Boltxevikeek, Leninen tesiei jarraiki (geroago leninismo deituko zena), alderdi komunista itxi, profesionalizatu, homogeneo eta antolakuntza gaitasun handikoa biltzen zuten: Langile mugimenduaren abangoardia izango zen eta iraultzaile profesionalez osaturik egongo zen alderdia (mentxevikeek alderdiaren oinarriekiko irekitasuna hobesten zuten bitartean).
Alderdiaren baitako zatiketa bere II. Kongresuan eman zen, Londresen 1903an. Leninek bere alderdiaren antolakuntza kontzepzioa garatu nahi izan zuen, nahiz eta alderdiaren gehiengoa Mertoven alde egon. Hala ere, Mertoven tesiak gutxiengoa izan ziren Zuzendaritza Komitean (hortik dator mentxevikeen izena, gutxiengoa).
1905eko Iraultza eta gero, boltxevikeek euren jarrera gogortu eta borroka armatuaren aldeko apostua egin zuten. Horrela, mentxevikeekiko behin betiko banaketa 1912an eman zen.
1917ko Errusiako Iraultzako (Urriko Iraultza) garaipenaren ostean, boltxevikeek Errusiako Alderdi Komunista izena hartu zuten. Hala ere, 1952ra arte itxaron beharko da boltxevike erreferentzia izenetik kentzeko, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren sorrerarekin.