Kenya
Wikipedia(e)tik
Kenyako Errepublika Jamhuri Ya Kenya |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Harambee ( Batera lanean ) |
|||||
Ereserkia: Ee Mungu Nguvu Yetu ( O Sorkuntza Guztiaren Jainkoa! ) |
|||||
Hiriburua | Nairobi 1°16′H 36°48′E |
||||
Hiri handiena | Nairobi | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Swahilia, Ingelesa | ||||
Gobernua
Presidentea
|
Errepublika Mwai Kibaki |
||||
Independentzia - Data - Errepublika |
Erresuma Batutik 1963ko abenduaren 12a 1964ko abenduaren 12a |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
580.367 km² (47.) 2,3% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (2002) - Dentsitatea |
34.256.000 (34.) 31.138.735 59 biztanle/km² (140.) |
||||
Dirua | Kenyako shilling (KES ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
EAT (UTC +3) Ez (UTC +3) |
||||
Interneteko domeinua | .ke | ||||
Telefono aurrezenbakia | +254 |
||||
Herritarra | kenyar | ||||
Kenya (swahiliz Jamhuri Ya Kenya, ingelesez Republic of Kenya) Afrika ekialdeko herrialderik nagusienetarikoa da, hamargarren populatuena besteak beste.
Mugakide iparraldean Etiopia, ekialdean Somalia, hegoaldean Tanzania, mendebaldean Uganda, ipar-mendebaldean Sudan eta Indiar Ozeanoa hego-ekialdean ditu.
Hiriburua Nairobi du (2,5 milioi biztanle inguru 2005ean).
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Kenya munduko 47. estatu luze-zabalena da, Frantziaren tamainakoa gutxi gorabehera, eta Indiako Ozeanoaren ertzeko eremu lauetatik barnealdeko mendiguneetara hedatzen da. Rift Haran Handiak erdialdeko mendigunea erdibitzen du. Inguru honetan daude Afrikako hiru mendi garaienak: Kenya mendia (5.199 m), Elgon mendia (4.321 m) eta Kilimanjaro (5.895 m, Tanzanian). Mendebaldean Kakamega oihana dago, Afrika Ekialdeko oihan tropikalaren erlikia. Hala ere, Mau oihana zabalagoa da.
Mendebaldean, Uganda eta Tanzaniarekin mugan, Victoria aintzira dago, Nilo ibaiaren iturburuetako bat.
Klima tropikala du kostaldean (beroa eta hezea) eta lehorra barnealdean.
[aldatu] Historia
Kenya kostaldeko hiri asko arabiarrek sortu zituzten eta, IX. mendetik aurrera, inguruetako bantu taldeekin merkataritza harremanak sortu zituzten. Bi kultura hauen arteko topaketan sortu zen swahili kultura, batasuneko bi elementuak agertuz: swahili hizkuntza et islam erlijioa.
Kĩkũyũ nekazariak, bantu taldekoak, lurraldeko gizatalde indartsu eta hedatuena bihurtu ziren. Hala ere, haien agintea kolokan jarri zen Masai abeltzain taldeak XVI. mendean Kenya inbaditu zuenean.
Garai horretan portugaldarrek kostaldeko herri batzuk hartu zituzten. Europarren presentzia XIX. mendean indartu egin zen, Erresuma Batuko kolonia bihurtzeraino. Zuri iritsi berriek bertako populazioak aldarazi zituzten barnealdeko eremu emankorretatik, plantazio nekarazitzan ezartzeko. Kĩkũyũak bertan hasi ziren lanean, lurralde osoan barreiatutako nekazari guneetan. Masaiak, aldiz, bakartuagoak geratu ziren, haien ohiturei gaur aurte eutsiz.
Bigarren gerraostean, Kĩkũyũek independentzia lortzeko gogor borrokatu zuten eta askok Mau-Mau matxinadan parte hartu zuten. 1963ko abenduaren 12an independentzia izan zuten. Ondorengo urteetan, estatuak harreman onak eduki zituen Erresuma Batuarekin, britainiarren sistema administratibo antzekoa ezarriz.
1982 urtean gobernu autoritario eta antidemokratikoa ezarri zen. 2002an hauteskunde demokratikoak egin ziren, estatuaren normaltasunerako urrats handia.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Kenya zortzi mikowa edo probintziatan banatua dago. Hauek 71 wilaya'at edo azpi-probintziatan banatuak daude eta, halaber, 261 taarafa edo banakotan. Azkenik, 1088 kata edo udaletan, baita kata ndogo edo azpi-udaletan ere. Nairobi probintzia administratibo osoa osatzen du. Probintzia bakoitzeko burua gobernuak izendatzen du.
Probintziak hauek dira:
- Erdia
- Kosta
- Ekialdea
- Nairobi
- Ipar-Ekialdea
- Nyanza
- Rift Harana
- Mendebaldea
Hiri nagusiak:
- Nairobi: 2.500.000 biztanle.
- Mombasa: 900.000 biztanle.
- Kisumu: 322.724 biztanle (1999an).
- Nakuru: 300.000 biztanle inguru.
- Eldoret: 193.830 biztanle (1999an).
(2005eko datuak)
[aldatu] Hizkuntzak
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Jomo Kenyatta (1893-1978), politikaria.
- Dedan Kimathi (1920-1957), politikaria.
- Wangari Maathai (1940-), Afrikako lehen emakumea Bakearen Nobel saria lortzen.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Iparraldeko Afrika |
Aljeria • Egipto • Libia • Maroko • Mendebaldeko Sahara • Sudan • Tunisia | Mendebaldeko Afrika |
Benin • Burkina Faso • Boli Kosta • Cabo Verde • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Liberia • Mali • Mauritania • Niger • Nigeria • Senegal • Sierra Leona • Togo |
Erdialdeko Afrika |
Angola • Afrika Erdiko Errepublika • Ekuatore Ginea • Gabon • Kamerun • Kongoko Errepublika • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Sao Tome eta Principe • Txad | Ekialdeko Afrika |
Burundi • Djibuti • Eritrea • Etiopia • Kenya • Komoreak • Madagaskar • Malawi • Maurizio • Mozambike • Ruanda • Seychelleak • Somalia • Tanzania • Uganda • Zambia • Zimbawe |
Hegoaldeko Afrika |
Botswana • Hego Afrika • Lesotho • Namibia • Swazilandia | Menpeko lurraldeak eta bestelakoak: |
Erresuma Batua: Santa Helena • Espainia: Kanariar Uharteak • Melilla • Zeuta • Frantzia: Mayotte • Réunion • Portugal: Madeira |