Mali
Wikipedia(e)tik
Maliko Errepublika République du Mali |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Un peuple, un but, une foi ( Herri bat, helburu bat, fede bat ) |
|||||
Ereserkia: Pour l'Afrique et pour toi, Mali ( Afrikarentzat eta zuretzat, Mali ) |
|||||
Hiriburua | Bamako 12°39′N 8°0′W |
||||
Hiri handiena | Bamako | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Demokrazia parlamentarioa Amadou Toumani Touré Ousmane Issoufi Maïga |
||||
Independentzia - Aldarrikatua |
Frantziatik 1960 irailaren 22 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
1.240.278 km² (24.) 1,6% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
12.291.529 (67.) 9 biztanle/km² (174.) |
||||
Dirua | CFA libera (XOF ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +0) Bai (UTC +1) |
||||
Interneteko domeinua | .ml | ||||
Telefono aurrezenbakia | +223 |
||||
Herritarra | maliar | ||||
Mali Afrika mendebaldeko estatu itsasgabea da, Sahara basamortuaren hegoaldean kokatua. Mugakide ditu Aljeria iparraldean, Niger ekialdean, Burkina Faso eta Boli Kosta hegoaldean, Ginea hego-mendebaldean eta Senegal eta Mauritania mendebaldean.
Hiriburua Bamako da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Mande herria Sahel inguruan ezarri zen gaur egungo Malin. Bertan, zenbait erresuma saheliar osatu zen, besteak beste Ghana inperioa, Mali inperioa eta Songhai inperioa. Timbuktu oinarrizko hiri bat zen inperio guzti hauentzat, Sahara bidezko merkataritza eta garraioa nola ikasgune izaera zuelako. Marokoarren inbasioaren ondoren 1591an, Songhai inperioak behera egin zuen. Frantziak Mali inbaditu zuen 1880 geroztik, kolonia moduko lurraldea antolatuz bertan. Lurralde honek zenbait momentuetan beste batzuek hartzen zituen bere barne, Sudan frantziarra edo Sudango errepublika esate baterako.
1959an Mali eta Senegalen bateratzeak Maliko federazioa osatu zuen eta 1960ko ekainaren 20an Frantziarengandik independentzia lortu zuten. Handik hilabete gutxira Senegal banandu egin zen federazio honetatik. Maliko Errepublika, Modibo Keïta-ren aginduetan, erkidego frantsesetik erretiratu zen 1960ko irailaren 22an. 1968an Moussa Traore-k nagusitutako ofizial talde batek Modibo Keïta-ren gobernuari estatu kolpea adierazten dio, azken hau atxilotu eta espetxeratuz. Honen ondorioz diktadura ezartzen dan Malin, 1991. urtera arte iraungo duena. Gobernuaren kontrako manifestaldi giroan, Toumani Touré jeneralak agintetik bota zuen eta trantsiziozko denbora baten ostean demokrazia eta konstituzio berria ezarriko ditu. 1992an Alpha Oumar Konaré hautatuko dute Maliko presidente lurraldeko lehen hauteskunde partidu anitz eta demokratikoan. 1997an beste behin hautatuko dute. Tarte honetan Konare presidenteak politika eta ekonomia erreformak bultzatu ditu eta ustelkeriaren kontra borrokatu ere. 2002an Amadou Toumani Touré-k, 1991ko altxameduaren liderrak, armada utzi egin zuen hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko eta baita irabazi ere, Maliko presidente izendatuz. 2007an berhautatua izango da. Gaur egun Mali sozialki zein politikoki Afrikako lurralde sendoenetakoa da.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Mali 8 eskualdetan (régions) eta barruti batean (district) banatua dago, 49 zirkulutan (cercle) azpibanatua.
Eskualdeak eta barrutia hauek dira:
- Gao
- Kayes
- Kidal
- Koulikoro
- Mopti
- Ségou
- Sikasso
- Tombouctou (Timbuktu)
- Bamako (barrutia)
[aldatu] Biografiak
- Ali Farka Toure (1939-2006), musikaria.
- Frédéric Kanouté (1977-), futbolaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- Maliko webgune ofiziala
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Iparraldeko Afrika |
Aljeria • Egipto • Libia • Maroko • Mendebaldeko Sahara • Sudan • Tunisia | Mendebaldeko Afrika |
Benin • Burkina Faso • Boli Kosta • Cabo Verde • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Liberia • Mali • Mauritania • Niger • Nigeria • Senegal • Sierra Leona • Togo |
Erdialdeko Afrika |
Angola • Afrika Erdiko Errepublika • Ekuatore Ginea • Gabon • Kamerun • Kongoko Errepublika • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Sao Tome eta Principe • Txad | Ekialdeko Afrika |
Burundi • Djibuti • Eritrea • Etiopia • Kenya • Komoreak • Madagaskar • Malawi • Maurizio • Mozambike • Ruanda • Seychelleak • Somalia • Tanzania • Uganda • Zambia • Zimbawe |
Hegoaldeko Afrika |
Botswana • Hego Afrika • Lesotho • Namibia • Swazilandia | Menpeko lurraldeak eta bestelakoak: |
Erresuma Batua: Santa Helena • Espainia: Kanariar Uharteak • Melilla • Zeuta • Frantzia: Mayotte • Réunion • Portugal: Madeira |