Kanariar Uharteak
Wikipedia(e)tik
Kanarietako Autonomia Erkidegoa |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Hiriburua | [[Kanaria Handiko Las Palmas eta Tenerifeko Santa Cruz]] | ||
Probintziak | Las Palmas Tenerifeko Santa Cruz |
||
Herritarra | kanariar | ||
Eremua - Espainiaren |
7.447 km² % 1,5 |
||
Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
1.995.833 (2006) % 4,4 264,30 bizt/km² |
||
ISO 3166-2 | ES-CN | ||
Estatutua | 1982ko abuztuaren 10a. 1996ko abenduaren 30ean erreformatua | ||
Presidentea | Paulino Rivero (CC) | ||
Hizkuntza ofiziala(k) | gaztelania | ||
Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
15 eserleku 13 eserleku |
||
www.gobcan.es | |||
Kanariar Uharteak edo Kanariak Afrikako uhartedi atlantikoa da, Marokoren kostalde parean kokatutakoa. Era berean, Kanariar uharteek Espainiako autonomia erkidegoa osatzen dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
XV. mendean Espainiak konkistatu aurretik, guantxeak ziren bertako biztanleak.
Uhartediko konkista ia 100 urte luzatu zen, 1402tik 1496 arte hain zuzen ere. Jean de Bethencourt merkatari normandiarrak ekin zion konkistari, Gaztelaren zerbitzura. Tartean, Portugal ere saiatu zen uharteak bereganatzen, baina Errege Katolikoen aurrean atzera egin zuten.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Uhartedia zazpi uhartek eta hainbat irlatxok osatzen dute, bi probintziatan banaturik:
- Las Palmas:
- Fuerteventura: 1.659 km2. 89.680 bizt. Lobos irlatxoa barne hartzen du.
- Kanaria Handia: 1.560 km2. 807.049 bizt.
- Lanzarote: 846 km2. 127.457 bizt. Alegranza, Graciosa, Montaña Clara, Roque del Este eta Roque del Oeste irlatxoak barne hartzen ditu.
[aldatu] Inguru naturala
Sumendiek sortu zuten nagusiki uhartedia. La Palma izan da azken erupzioa izan duena, eta Lanzarote eta Hierro dira sumendi gehien dituztenak.
Bestela, lau natura parke dituzte: Timanfaya (Lanzarote), Teidekoa (Tenerife), La Caldera de Taburiente (La Palma) eta Garajonay (Gomera).
[aldatu] Kultura
Guantxera izan da uharteetako biztanleen jatorrizko hizkuntza XVIII. mendea arte, mintzaira bizia moduan desagertu zenean.
[aldatu] Kirolak
Union Deportiva Las Palmas eta Club Deportivo Tenerife dira uharteetako futbol talde nagusiak.
[aldatu] Ekonomia
Turismoa da uhartediko jarduera nagusia, klimari esker. Bestela, bananak eta mahastiak dira laborantza mota garrantzitsuenak.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Leopoldo O'Donnell (1809-1867), militar eta politikaria.
- Benito Perez Galdos (1843-1920), idazlea.
- Juan Negrin (1892-1956), mediku eta politikaria.
- Cesar Manrique (1919-1992), artista.
- Rogelio Botanz (1956-), kantautorea.
- Pedro Guerra (1966-), kantautorea.
- Juan Carlos Valeron (1975 - ), futbolaria.
[aldatu] Kanpo loturak
Espainiako Autonomia Erkidegoak | ||
---|---|---|
Andaluzia • Aragoi • Asturiasko Printzerria • Balear Uharteak • Errioxa • Euskadi • Extremadura • Galizia • Gaztela eta Leon • Gaztela-Mantxa • Kanariar Uharteak • Kantabria • Katalunia • Madrilgo Erkidegoa • Melilla • Murtziako Erkidegoa • Nafarroa • Valentziako Erkidegoa • Zeuta |
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Iparraldeko Afrika |
Aljeria • Egipto • Libia • Maroko • Mendebaldeko Sahara • Sudan • Tunisia | Mendebaldeko Afrika |
Benin • Burkina Faso • Boli Kosta • Cabo Verde • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Liberia • Mali • Mauritania • Niger • Nigeria • Senegal • Sierra Leona • Togo |
Erdialdeko Afrika |
Angola • Afrika Erdiko Errepublika • Ekuatore Ginea • Gabon • Kamerun • Kongoko Errepublika • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Sao Tome eta Principe • Txad | Ekialdeko Afrika |
Burundi • Djibuti • Eritrea • Etiopia • Kenya • Komoreak • Madagaskar • Malawi • Maurizio • Mozambike • Ruanda • Seychelleak • Somalia • Tanzania • Uganda • Zambia • Zimbawe |
Hegoaldeko Afrika |
Botswana • Hego Afrika • Lesotho • Namibia • Swazilandia | Menpeko lurraldeak eta bestelakoak: |
Erresuma Batua: Santa Helena • Espainia: Kanariar Uharteak • Melilla • Zeuta • Frantzia: Mayotte • Réunion • Portugal: Madeira |