Asturiasko Printzerria
Wikipedia(e)tik
Asturias |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Hiriburua | Oviedo | ||
Probintziak | Asturias | ||
Herritarra | asturiar | ||
Eremua - Espainiaren |
10.604 km² % 2,1 |
||
Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
1.076.896 (2006) % 2,44 101,53 bizt/km² |
||
ISO 3166-2 | ES-O | ||
Estatutua | 1982ko urtarrilaren 11 | ||
Presidentea | Vicente Alvarez Areces (PSOE) |
||
Hizkuntza ofiziala(k) | gaztelania | ||
Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
8 eserleku 6 eserleku |
||
www.princast.es | |||
Asturiasko Printzerria edo Asturias (Principáu d'Asturies edo Asturies, asturieraz) Espainiako iparraldean dagoen probintzia bakarreko Autonomia erkidegoa da.
Mugakideak Kantauri itsasoa iparraldean, Leon hegoaldean, Kantabria ekialdean eta Lugo mendebaldean ditu.
Oviedo/Uviéu da erkidegoaren hiriburua, baina Gijon/Xixón da hiririk populatuena.
Eduki-taula |
Geografia
Itsasaldea eta ibaiak
Kantauri itsasoaren kostaldean dago Printzerriaren iparraldea, bertan isuritzen direla hainbat ibai garrantzitsu: Eo, Navia, Nalon eta Narcea tartean.
Barnealdea
Barnealdean, Kantauriar mendilerroa dugu, zehazki honen zatia diren Europako Mendiak. Torre de Cerredo 2.648 metrorekin tontorrik altuena da, Leongo mugan dagoena.
Natur Parkeak
Europako Mendiak, Muniellos, Somiedo, Redes, Peña Ubiña, La Mesa, Ponga eta Narceakoak aipatzekoak dira.
Fauna
Asturiasen 80 hartz arre inguru daude, batez ere Somiedoko eta Narceako natur parkeetan. Beste animalia batzuen artean, basoilarrak, katamotzak eta orkatzak nabarmendu beharrekoak dira.
Historia
Banaketa administratiboa
Udalerriak
Sakontzeko, irakurri: Asturiasko udalerrien zerrenda
Printzerria 78 udalerritan (conceyos/concejos) banatuta dago, eta hauetako bakoitza hainbat parrokiatan. Herririk populatuenak hauexek dira:
- Gijón/Xixón: 273.931 biztanle (2005).
- Oviedo/Uviéu: 212.174.
- Aviles: 83.855.
- Siero: 48.991
- Langreo/Llangréu: 46.558
- Mieres: 45.943.
Eskualdeak
Sakontzeko, irakurri: Asturiasko eskualdeak
Lurraldea zortzi eskualdek osatzen dute, hiru udalerri handienen inguruan daudenak Gijon/Xixon, Oviedo/Uvieu eta Aviles, Eo-Navia, Nalon eta Narcea ibaien zonaldeetan, Caudaleko eskualdea (Mieres) eta ekialdekoa (Oriente).
Politika
Sakontzeko, irakurri: Asturiasko gobernua
PSOEk irabazi izan ditu autonomia erkidego mailaren hauteskundeak 1983, 1987, 1991, 1999 eta 2003an. PPk, ordea, behin bakarrik lortu du holakorik, 1995ean. Bi alderdi hauek diferentzia handia lortu dute aurkezten diren beste taldeen gainetik orain arte.
Izan ere, nazionalismoak ez du indar handiegia izan Printzerrian Francoren heriotzatik. Beraien jarduera Asturiasera mugatzen duten alderdi politikoak hauek dira: Andecha Astur, Izquierda Asturiana, Partíu Asturianista eta Unión Renovadora Asturiana. Aipatzekoa da Conceyu Nacionalista Astur ere, jada desagerturik.
Gazte erakundeei dagokienez, Darreu (Andecha Astur) eta Mocedá d'Izquierda Asturiana (Izquierda Asturiana).
Asturina da mugimendu independentisten bandera.
Ekonomia
Lehen sektore ekonomikoa izan da tradizionalki nagusia lurraldean, meatzaritza, arrantza, nekazaritza eta abeltzaintza oso garrantzitusak izanda historikoki.
Azken urteotan industriak eta zerbitzuek gainditu egin dituzte aurreko jarduerak.
Kultura
Hizkuntzak
Gaztelania eta asturiera mintzatzen dira, nahiz eta lehenengoa bakarrik ofiziala izan eta bigarrenaren hiztunak egoera gutxituan egon: Hiztunen zahartze eta zokoratze geografikoa, hedabide txikiak, borondate politiko urria eta abar. Azken urteotan, hala ere, ofizialtasunerako aldarriak behin eta berriz egiten dabiltza hainbat hiztun eta talde.
Asturiasko mendebaldean galegoaren gertuko eonaviegoa ere erabiltzen dute asturiar batzuek.
Literatura
Sakontzeko, irakurri: Asturiasko literatura eta Asturierazko literatura
Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua asturieraz egindako literaturaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Arlo honetako egile azpimarragarrien artean Xosé Caveda y Nava eta Fernán Coronas klasikoak eta Manuel Asur eta Xuan Bello garaikideak ditugu.
Musika
Folk musika arloan, Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak aipatzekoak dira, Hevia musikariarekin batera. Bestela, Festival Intercéltico de Avilés izeneko jaialdia 1997tik antolatzen dute Avilesen.
Rock eta Pop musikari dagokionez, Manta Ray eta Undershakers talde ezagunak dira.
Kirolak
Real Sporting de Gijon eta Real Oviedo dira futbol talde asturiar nagusiak, elkarren arteko lehi handia mantendu izan dutenak.
Asturiar ezagunak
- Gaspar Melchor de Jovellanos (1744-1811), ilustratua.
- Severo Ochoa (1905-1993), medikua.
- Santiago Carrillo (1915-), politikaria.
- Victor Manuel (1947-), abeslaria.
- Enrique Castro "Quini" (1949-), futbolaria.
- Rosa Fernandez Rubio (1960-), alpinista.
- Xulio Vixil (1964- ), idazlea.
- Xuan Bello (1965- ), idazlea.
- Hevia (1967- ), gaita-jolea.
- Samuel Sanchez (1978- ), txirrindularia.
- Fernando Alonso (1981- ), 1 Formulako gidaria.
Hedabideak
- Egunkariak:
- Oviedo/Uviéu: "La Nueva España" eta "La Voz de Asturias" (gaztelaniaz) eta "Les Noticies" (asturieraz).
- Gijón/Xixón: "El Comercio"
- Aviles: "La Voz de Aviles"
- Irratiak: "Radio Sele" (asturieraz).
- Webguneak: "Asturies.com" (asturieraz).
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Asturietako Printzerriko Gobernua
- Asturias irudietan, Paisaia, Asturiaseko natura, Fauna eta Flora
- Asturiasko mendiak "Mendikat" webgunean
Espainiako Autonomia Erkidegoak | ||
---|---|---|
Andaluzia • Aragoi • Asturiasko Printzerria • Balear Uharteak • Errioxa • Euskadi • Extremadura • Galizia • Gaztela eta Leon • Gaztela-Mantxa • Kanariar Uharteak • Kantabria • Katalunia • Madrilgo Erkidegoa • Melilla • Murtziako Erkidegoa • Nafarroa • Valentziako Erkidegoa • Zeuta |
Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak | ||
---|---|---|
Asturias • Kantabria • Bizkaia • Gipuzkoa • Lapurdi • Landak • Gironda • Poitou-Charentes • Pays de la Loire |