Hartz
Wikipedia(e)tik
|
||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pirinioetako hartza
|
||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
||||||||||||
Ailuropoda |
Hartza ugaztun handia da, gaur egun munduko hainbat tokitan desagertzeko arriskuan dagoena, historikoki garrantzi handia izan badu ere.
Hartz inurrijale modukoak ez dira benetako hartzak.
Eduki-taula |
[aldatu] Espezieak
- Ursus arctos - Hartz arrea.
- Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus: Hartz zuri edo polarra.
- Euarctos americanus - Hartz beltza.
- Ursus spelaeus - Leize-hartza.
- Helarctos malayanus edo Ursus malayanus - Malaysiako hartza.
- Melursus ursinus - Ezpaindun hartza.
- Selenarctos thibetanus edo Ursus thibetanus - Tibeteko hartza.
- Tremarctos ornatus edo Ursus ornatus - Andeetako hartza.
- Ailurus - Panda.
[aldatu] Munduan
Penintsula Iberikoan, Asturiasen daude azken hartzak, Somiedo eta Narceako natur parkeetan.
[aldatu] Euskal Herrian
Historikoki Piriniotan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira. Erronkariko ibarrean sartu zuten orain dela urte gutxi, Europatik ekarria, Camille izeneko hartz emea, gizakiarekin elkarbizitzeko hainbat arazorekin.
Bizkaiko azken hartza Eskuagatxeko mendilerroan, Urkiola inguruan harrapatu zuten 1871ko abenduan.
Hartzak ipar emisferioko lurralde desberdinetan bizi dira hartz motaren arabehera.