Sahel
Wikipedia(e)tik
Sahel (arabieraz ساحل) sabana tropikal sasi-aridoa da, Afrikako eskualdea sortzen duena. Eskualdea Sahara basamortua eta Sudan eskualdearen (Sudan estatua ezberdina da) artean kokatzen da.
[aldatu] Izena
Sahel arabierazko ساحل hitzetik dator, euskaraz "ertze" esan nahi duena.
[aldatu] Geografia
Sahel mendebaldeko Ozeano Atlantikotik ekialdeko Itsaso Gorrira hedatzen da, ehundaka kilometro zabalera duen zirrindan eta 3.053.200 km² azalera du.
Eskualdeko estatuak gaur egun Senegal, Mauritania, Mali, Burkina Faso, Niger, Nigeria, Txad, Sudan eta Eritrea dira.
Saheleko topografia laua da oso, eskualdea 200 eta 400 m artean kokaturiko ordokiez beteta dago.
Afrikako historian zehar, eskualdean Afrikako erreinu aurreratuenak eraikiak izan dira, adibidez, Ghanako inperioa edo Maliko inperioa.