Mozilla Firefox
Wikipedia(e)tik
Mozilla Firefox | |
---|---|
Mozilla Firefox 2.0.0.12 | |
Mozilla Fundazioa | |
S.E.:
|
Plataforma-anitza |
Mota:
|
Web nabigatzailea |
MPL, MPL/GPL/LGPL lizentzia hirukoitza | |
Bai | |
www.mozilla.com/firefox/ |
Mozilla Firefox Mozilla Fundazioak garatutako web nabigatzaile librea da, euskaraz ere eskaintzen dena.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Netscapek, Netscape Navigatorren kodea liberatu zuenean, Mozilla proiektua jaio zen. Kodea irekin zuten Microsoften merkatua berreskuratzeko asmoz. Proiektuak berehala lortu zuen software librearen erabiltzaileen konfiantza, eta nabigatzailea zerotik idaztea erabaki zuten. Horretarako, hainbat erreminta plataforma-anitz baliatu zituzten, eta XML lengoaian oinarritu ziren. Garatutako lengoaia berriari XUL deitu zitzaion.
Proiektuaren hasieraz geroztik urte asko pasatu ziren gauzatu arte. Mozillaren 1.0 bertsio egonkorra 2002an iritsi zen, eta bere harrera epela izan zen. Bere hobekuntza, Firefox (izen asko probatu ondoren), 2004an merkaturatu zen, denbora gutxian oihartzun handia lortu zuen, fitxak, arintasuna eta eskaintzen dituen aukera anitzei esker.
[aldatu] Firefoxen abantailak
- Egunero gero eta jende gehiago erabiltzen du eta egunero hobetzen doa.
- Pertsonalizatzeko erraza.
- Nabigazioa ordenatua, intuitiboa eta azkarra fitxekin.
- Seguruagoa pop-up blokeoarekin.
- Markadoreekin gestio errazagoa gogokoekin.
- Informazioa bilatzea oso erraza integratutako bilatzaileekin.