Sistema eragile
Wikipedia(e)tik
Lankide bat edo gehiago lanean ari da artikulu hau hobetzeko
Hori dela eta, posible da edukian edo formatuan hutsune batzuk izatea. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, kontaktatu beraiekin euren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Sistema eragile bat programa multzo edo erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko eta baliabideak behar bezala kudeatzeko behar duen softwarea da. Ordenagailua pizten denean martxan jartzen da. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da erabiltzailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio. Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, honen baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da oro har.
Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, ordenagailutan, ...
Eduki-taula |
[aldatu] Eskeinitako Zerbitzuak
[aldatu] Prozesu Kudeaketa
Ordenagailuan exekuzioan dauden programa guztiek prozesuak dira, Von Neumann arkitektura erabiltzen den heinetik, bakarrik prozesu bakarra exekutatu daiteke PUZ bakoitzean. Lehen Sistema eragile azpigaratuak (Hala nola MS-DOS), ez zioten ordenagailuaren arkitekturak ezartzen zuen limitazio honi aurre egiten (etete gestioa izan ezik), eta ondorioz bakarrik programa bat erabili zitekeen. Beste sistema garatuagoak, (Mainframeak 60-ko hamarkadan) prozesu anitz erabili zezaketen.
Sistema eragile modernoek, prozesu anitz kudeatu ditzakete, ordenagailuak PUZ bakarra izan arren, horretarako sistema eragileak zenbait eginbehar gauzatu behar ditu:
- Prozesuak sortu eta ezeztu.
- Prozesuak gelditu eta berrabiatu.
- Prozesuen arteko komunikazio mekanismoak eskaini.
Sistema eragileek, programa asko aldi berean exekutatzen direla emateko, prozesu bakoitza oso denbora laburrean exekutatzen da PUZan, beste prozesu batentzako lekua utziz. Horrela, aldi berean prozesu bakarra exekutatzen den arren, guztiak exekutatzen direla ematen du.
Zenbait sistemetan (Adibidez Windows sistemetan) "System Idle Process" aurkitzen da, zein exekutatzen da beste prozesurik PUZ-rik ez badu eskatu.
[aldatu] Memoria Kudeaketa
[aldatu] Ikus ere:
[aldatu] Kanpo loturak
- Zientzia.net atariko artikulua: "Sistema eragileak: MS-DOSetik harantzago" (1994/12/01)
- Zientzia.net atariko artikulua: "Ordenadoreen memoria hedatua" (1993/06/01)
- Zientzia.net atariko artikulua: "Ordenadoreen Memoria Zabaldua" (1993/05/01)
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |