Software
Wikipedia(e)tik
Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.
[aldatu] Software motak
- Sistema eragileak: ordenagailua martxan jartzean abiarazten dena da, aplikazio guztien exekuzioa kontrolatzen duena.
- Aplikazioak: Funtzio konkretu bat exekutatzen duten programak dira.
- Liburutegiak: Oinarrizko funtzioak izaten dituzten fitxategiak dira, aplikazioek egiten dute beraien erabilpena, eta ez erabiltzaileak zuzenean.
- Firmwareak: gailu konkretu bat (inprimagailua, CD/DVD unitatea,...) kontrolatzen duen programa da.
[aldatu] Softwarearen garapena
Softwarea garatzeko programazio lengoaiak erabiltzen dira kodea idazteko, egituratutako programazioa edo objektuei orientatutako programazioaren bitartez. Kodea idatzi eta gero, konpilatzaile edo itzultzaile baten bidez abiarazi daiteke.