MS-DOS
Wikipedia(e)tik
MS-DOS Microsoften sistema eragile bat da, DOS familiari dagokiona. IBM PC ordenagailuetarako sortu zen sistema eragile hau eta 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkada hasieran erabilera handia izan zuen. Agindu guztiak testu bidez egiten dira, komando-lerro baten bidez. MS-DOS (MicroSoft Disk Operating System edo itzulita Diskoko Sistema Eragilea) erabiltzaile bakarra eta ataza bakarreko sistema eragile bat da, hau da, sistemaren baliabideak pertsona bakarrak erabili eta ordenagailuak aldi berean ezin du aplikazio bat baina gehiago prozesatu. Erabiltzaileak exekutatu duen programa edo ataza bukatu arte sistemaren baliabideak ezingo ditu beste inork erabili.
MS-DOS 1981. urtean sortu zen eta Microsoft ez zen beste enpresa batek sortu zuen, Seattle computer products izenekoa. Microsoft-ek sistema eragilea erosi eta aldaketa batzuekin kaleratu zuen 1986. urtean. Merkatuaren jabe egin eta Windows agertu zen arte PC-etako sistema eragilerik erabiliena izan zen, 6.22 bertsioa izan zela azkenekoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak:
-Erabiltzaile bakarreko sistema eragilea da.
-Monoprogramazio eta monoataza: Aldi berean programa bakarra exekuta dezake.
-Testu moduko interfazea du, komunikazioa komando bidez egiten dela.
-Memoria eta Sarrera/Irteera periferikoen kudeaketa egiten du.
[aldatu] MS-DOSaren egitura:
MS-DOS-ek zuhaitz egitura du eta diskoen datuak kudeatzeko hiru elementuren inguruko estrukturak sortzen ditu: Diska-Unitateak, Direktorioak eta Fitxategiak.
[aldatu] Diska unitateak:
Atal honetan bereizketa bat egitea beharrezkoa da alde batetik unitate fisikoak eta bestetik unitate logikoak desberdindu behar direlako. Unitate fisikoa, diska unitate fisiko edo erreala dela esango genuke, hau da ukigarria dena. Unitate logikoa ordea Sistema Eragileak unitate fisiko oso edo partizionatutako diska zatiari egiten dion adierazpena da.
Honela, MS-DOS-ek unitate logikoak adierazteko alfabetoaren hizki bat eta bi-puntu ikurarren bidez egiten du ( A: / B: / C: ...). A eta B unitateak diskette unitateentzat gordeak ditu MS-DOS-ek eta Microsoft-en edozein sistema eragileak ere. C unitatea diska gogor moduko lehenbiziko unitate logikoari ematen zaio eta hortik aurrerako hizkiak besteei.
[aldatu] Fitxategiak:
Fitxategi bat informazioaren biltegiratzeko beharrezkoa den elementua da, datuek unitate batean gordeak izan ahal izateko fitxategi batetan egon edo fitxategi bat sortu behar dute. Fitxategi baten edukiak beste erlazionatutako datuekin edo programa batekin du zerikusia eta horregatik hainbat fitxategi mota dago. Fitxategiak bereizteko, izenaz gain luzapen konkretu bat dute, fitxategi mota definituko duena.
[aldatu] Direktorioak:
Direktorioak fitxategiak gordetzeko egitura bereziak dira, karpeta modukoak. Hainbat direktoriotan bana daiteke unitate logiko bat eta bertan azpidirektorioak ere sor daitezke zuhaitz egitura baten moduan antolatuta.
Microsoft Windowsaren historia |
---|
MS-DOSen oinarrituak: 1.0 | 2.0 | 3.x | 95 | 98 | 98 SE | Me |
NTn oinarrituak: NT 3.x | NT 4.0 | 2000 | XP | XP x64 | Server 2003 |
CEn oinarrituak: CE 3.0 | Mobile | CE 5.0 |
Hurrengo bertsioak: Vista | Longhorn Server | Blackcomb |
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |