Palau
Wikipedia(e)tik
Palauko Errepublika Beluu er a Belau |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: | |||||
Ereserkia: Belau loba klisiich er a kelulul | |||||
Hiriburua | Melekeok |
||||
Hiri handiena | Koror | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | ingelesa, palauera japoniera (Angaurren) |
||||
Gobernua
Presidentea |
Errepublika AEBekin elkarte askean Tommy Remengesau |
||||
Independentzia - Aldarrikatua |
1994 urriaren 1a |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
459 km² (195.) arbuiagarria |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2007) - Errolda () - Dentsitatea |
20.842 (217.) 43 biztanle/km² (155.) |
||||
Dirua | Estatubatuar dolarra (USD ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +9) Ez (UTC +9) |
||||
Interneteko domeinua | .pw | ||||
Telefono aurrezenbakia | +680 |
||||
Herritarra | palautar | ||||
Palauko Errepublika edo Palau Ozeano Barean kokatutako uhartedi-nazio bat da, Filipinetatik 500km-ra ekialdean.
1994. urtetik Estatu Batuengandik independentea, munduko herrialde gazteenetariko bat da eta baita biztanleria gutxiena duenetarikoa ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Palau uhartediko biztanle gehien dituzten uharteak Angaur, Babeldaob, Koror eta Peleliu dira. Azken hiruak uharri-gune berean daude. Angaur, aldiz, uharte ozeaniko bat da, hainbat kilometro hegoalderantz. Kayangel atoloia uharte hauen iparraldean kokatzen da. Hego-mendebaldeko Uharteak, sei uharteko talde urruna (uhartedi nagusitik 600 kilometrora) herrialdearen zatia dira eta Hatohobei eta Sonsorol estatuak osatzen dituzte.
Palauk klima tropikala da urte osoan zehar, 27°C bataz beste. Euria urte osoan egin dezake, guztira (3,800 mm), nahiz eta gehiago egin uztail eta urri artean. Palau tifoi eskualde nagusitik kanpo dago eta, hortaz, ez ditu ugari jasaten.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Palauko historia
Palauko lehendabiziko biztanleak Australiatik, Polinesiatik edo Asiatik etor zitezkeen, adituak ez baitira ados jartzen. Irletako antzinako hilerriek erakutsi dute Palaun Ozeania osoko ehorzketa-zeremoniaren arrastorik zaharrena aurkitu dute.
Ehundaka urtetan, palautarrek gizarte matrilineala izan dute, Javan ustezko aurrekariak zituen praktika. Palauko usadioaren arabera, lurra, dirua eta tituluak emakumezkoen bidez igarotzen ziren. Klanetako lurrak emakume tituludunen eta lehen alaben bitartez jaraunsten jarraitzen dute. Hala ere, Japoniak sartutako sentimendu patrilineala indarra lortzen ari da.
Europarrekin izandako lehendabiziko kontaktua noiz gertatu zen zalantzan dago. Ez dago argi Rui Lopez de Villalobos marinelak 1543an irlak ikusi zituen edo ez. Ez dago erabateko probarik, baina aditu batzuren ustez, hegoaldeko irlak ikusi ahal izan zuen. Nolanahi ere, europarrek aurkitu zuten Hegoaldeko Itsasoko azken uharteetakoa izan zen Palau.
Guam, Mariana irlak, Mikronesia eta Marshall irlak bezala, Palau Espainiako Ekialdeko Indietako zatia izan zen, eta Filipinetatik gobernatu zuten 1898ko Espainiar-Amerikar Gerrara arte. Espainiak, porrotaren ondoren, Alemaniari saldu zizkion irlak.
Japoniak 1914an uharteak inbaditu zituen. Hiru hamarkadatan, Japoniak kultura aldaketa ezarri zuten. Tribuen jabetza merkatuko ekonomiak amaiarazi zuen. Bigarren Mundu Gerrako porrotarekin, irlak AEBen eskura igaro ziren. Konponketaren bat burutu bazen ere, aldaketak ez zuen aurreko ordena berrezarri.
1979an palautarrek Mikronesiako Estatu Federaletan sartzearen aurka bozkatu zuten, hizkuntza eta kultura desberdintasunak zirela eta. Konstituzioa onetsita, Errepublika bihurtu zen 1981ean. AEBetan libreki bat egitearen alde bozkatu zuen 1982an. Trantsizioko epe luze baten ostean (eta bi presidenteren heriotz bortitzaren ostean ere), Palauk independentzia 1994an eskuratu zuen.
[aldatu] Banakateta administratiboa
Palau hamasei estatutan banaturik dago (1984ra arte udalerri estatusa zituztenak):
|
Historikoki, biztanlerik gabeko Rock Islands Koror estatuarenak dira.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Ozeania | ||
---|---|---|
Australia - Australia • Christmas Uhartea • Cocos (Keeling) Uharteak • Norfolk Uhartea Melanesia - Ekialdeko Timor • Fiji • Kaledonia Berria • Papua Ginea Berria • Salomon Uharteak • Vanuatu Mikronesia - Guam • Kiribati • Marshall Uharteak • Iparraldeko Mariana Uharteak • Mikronesia • Nauru • Palau Polinesia - Amerikar Samoa • Cook Uharteak • Frantziar Polinesia • Niue • Pitcairn Uharteak • Samoa • Tokelau • Tonga • Tuvalu • Wallis eta Futuna • Zeelanda Berria |