Tuvalu
Wikipedia(e)tik
Tuvalu Tuvalu |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Tuvalu mo te Atua ( Tuvalu Jainkoarekin ) |
|||||
Ereserkia: Tuvalu mo te Atua God Save the Queen |
|||||
Hiriburua | Funafuti |
||||
Hiri handiena | Funafuti | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | tuvaluera, ingelesa | ||||
Gobernua
Erregina
Gobernadore Orokorra Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Elisabet II.a Filoimea Telito Apisai Ielemia |
||||
Independentzia - Onartua |
Erresuma Batutik 1978ko urriaren 1 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
26 km² (238.) arbuiagarria |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda (-) - Dentsitatea |
11.810 (193.) - 429 biztanle/km² (22.) |
||||
Dirua | Tuvaluar dolara Australiar dolarra ( AUD ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +12) ez (UTC ) |
||||
Interneteko domeinua | .tv | ||||
Telefono aurrezenbakia | +688 |
||||
Herritarra | tuvaluar | ||||
Tuvalu uharte-nazio bat da, koralezko 9 atoloiz osatutako multzo bat da, polinesiarrak bizi dira bertan eta Ozeano Barean dago kokatua. Vatikano Hiriaren ondoren biztanle gutxien dituen herrialdea da. Bere garaiera eskasa dela-eta (5 m gehienez) uharte hauek itsasoaren mailaren gorakadengatik mehatxatuak daude. Nazio Batuen Erakundearen barruan dagoen herrialdeen artean populazio txikiena duena da.
Hiriburua Funafuti atoloi osoa da. Baina batzuetan atoloiko Fongafale uhartean kokatua dagoen Vaiaku herrixka jotzen da hiriburutzat, bertan baitaude gobernuaren eraikinak eta estatuko hotel bakarra.
[aldatu] Geografia
Tuvalu lau uharri-uhartez eta bost atoloiz osatua dago. Bertako atoloi txiki eta sakabanatuek lur geruza mehe-mehea dute eta 26 km2 baino gutxiagoko azalera. Funafuti atoloi handiena da, erdialdeko laguna baten inguruan kokatutako uhartetxoz osatua, 25,1 km ipar-hego eta 18,4 eki-mendebalde. Uharrizko eraztun ertzak laguna inguratzen du, hainbat uharri-ubidek zeherkatua.
Tuvaluk ez du nekazaritzarako lurrik ia, ezta edateko ur hornidura fidagarririk ere.
Azarotik martxora mendebaleko haizeak eta euri jasak bortitzak izaten dira eta martxotik azarora ekialdeko haizeak, tenperatura tropikala zertxobait arintzen dutenak.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Tuvaluko historia
Tuvaluarrak duela 2000 urte inguru uharte hauetan kokatu ziren polinesiarrak dira, Tonga eta Samoatik etorriak. Kontaktuaurreko garaian, uharteen arteko kanoa bidaiak sarritan egiten ziren. Tuvaluko 9 uhartetik 8 jendeztatuak zeuden, horregatik Tuvalu izena, tuvalueraz zortziak batera esanahiekoa.
Europarrek 1568. urtean bisitatu zuten aurrenekoz, Álvaro de Mendaña y Neyra espainiarraren esku. Esklabo merkatariak eta balea arrantzaleak maiz bisitatzen zuten uhartea. 1892. urtean Gilbert eta Ellice-ko babes britainiarreko parte izatera igaro zen, kolonia bat bihurtu zen 1915ean.
1974. urtean Ellice uharteetako polinesiarrek, Gilbert uharteetako mikronesiarretatik banatzeko bozkatu zuten. Hurrengo urtean, Gilbert uharteak Tuvalu bihurtu ziren. Independentzia 1978. urtean izan zen onartua. 1995 eta 1997 artean Tuvaluk bandera berri bat erabili zuen, baina berriz ere bandera zaharra erabiltzera igaro zen.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Ozeania | ||
---|---|---|
Australia - Australia • Christmas Uhartea • Cocos (Keeling) Uharteak • Norfolk Uhartea Melanesia - Ekialdeko Timor • Fiji • Kaledonia Berria • Papua Ginea Berria • Salomon Uharteak • Vanuatu Mikronesia - Guam • Kiribati • Marshall Uharteak • Iparraldeko Mariana Uharteak • Mikronesia • Nauru • Palau Polinesia - Amerikar Samoa • Cook Uharteak • Frantziar Polinesia • Niue • Pitcairn Uharteak • Samoa • Tokelau • Tonga • Tuvalu • Wallis eta Futuna • Zeelanda Berria |