Abkhazia
Wikipedia(e)tik
Abkhazia Аҧсны / აფხაზეთი / Абхазия |
|||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
|
|||
Ereserkia: Aiaaira | |||
Hiriburua | Aqwa-Sukhum | ||
Hiri nagusiak | |||
Eremua | 8.600 km² | ||
Biztanleria | 215.972 (2003) | ||
Dentsitatea | 25,11 biztanle/km² | ||
Administrazioa | Abkhaziako Errepublikako Gobernua (de facto independentea eta Errusiaren alde) eta Abkhaziako Errepublika Autonomoko Gobernua (Georgiaren alde) | ||
Dirua | Errusiako errubloa | ||
Herritarra | abkhaziar | ||
Hizkuntza(k) | Abkhazera, errusiera, armeniera, mingrelera | ||
Ofiziala(k) | Abkhazera, errusiera (koofiziala) | ||
Abkhazia (Aphsny, Аҧсны, abkhazeraz; Apkhazeti, აფხაზეთი, georgieraz; Abkhazia, Абха́зия, errusieraz) de facto independentea den baina ofizialki Georgiako errepublika autonomoa den herrialdea da. Kaukaso mendilerroko hegomendebaldeko isurialdea eta Itsaso Beltzaren artean kokatzen da. Herrialdeko hiriburua Aqwa-Sukhum da.
Abkhaziaren independentzia ez du inongo nazioarteko erakunderik edo estaturik onartzen, eta Georgiaren errepublika autonomo gisa onartzen da. Lurraldea de facto kontrolpean duen gobernuak Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundean (UNPO) ordezkapena du.
Eduki-taula |
[aldatu] Gatazka
Abkhaziako gatazkaren oinarria Sobiet Batasunaren erorketaren ondorengoan aurkitzen da. Abkhaziar eta georgiar etnien arteko harreman gatazkatsuak azaleratu ziren orduan. Afera 1992ko uztailaren 23an lehertu zen. Urte hartan, Abkhaziako gobernuak independentzia aldarrikatu zuen. 1992 eta 1993 artean, Abkhaziako gobernu sezesionistaren eta Georgiaren artean gatazka armatu odoltsua eman zen, zeina Georgiak galdu baitzuen. Ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek herrialdetik alde egin behar izan zuten.
1994an bi aldeen arteko su-etena gauzatu zen. Horren arabera, Nazio Batuen eta Estatu Independienteen Komunitatearen tropek herrialdea kontrolpean hartu zuten. Abkhaziako sezesionistek Errusiaren laguntza dutela salatzen du Georgiak.
Egun, Abkhaziako lurraldearen %83a Sukhumin hiriburua duen gobernu sezesionistak kontrolatzen du (Errusiako tropak bertan daudela); eta gainontzeko %17a Abkhaziako Errepublika Autonomoko Gobernuak kontrolpean du. Azken hau Abkhaziaren ordezkapen legala du, de iure de Abkhaziako gobernu. Honek hiriburua Kodor Haranean du, Abkhazia Garaia eskualdean.
[aldatu] Geografia
Abkhaziak 8.600 kilometro koadroko azalera du, eta Itsaso Beltza eta Kaukaso mendien artean kokatzen da. Ibai nagusiak Psou (iparraldean), Bzip eta Ingur (hegoaldean) dira. Mugakideak Errusia eta Georgia (Svanetia eta Mingreliako probintziak). Lurraldearen %74a menditsua da.
[aldatu] Hiriak
Abkhaziako hiri nagusia Aqwa-Sukhum da, hiriburua, 100.000 bat biztanlerekin. Bigarrena Tkuartxal industria gunea da. Kostaldean hiru hiri garrantzitsu daude, gatazka baino lehen turismo guneak zirenak: Gagra, Gudauta eta Otxamtxira. Halaber, nekazaritza gune nagusi bi ere badaude: Pitsunda eta Athos Berria. Oro har, herrialdeak 575 udalerri ditu.
[aldatu] Demografia
[aldatu] Banaketa etnikoa
Abkhaziako biztanleria osoaren zati txiki bat baino ez da jatorri abkhaziarrekoa: 100.000 bat lagun. Abkhaziar ugarri herrialdetik at bizi dira, Turkian, Mendebaldeko Europan, AEBetan eta Errusian. Biztanleria abkhaziar hau jatorri kaukasiarrekoa da, eta hizkuntza ere (abkhazera) jatorri kaukasiarrekoa da. Abkhaziarrak abaziniarrekin (Txerkesiako Errepublikan), txerkesiarrekin, adigiarrekin eta kabardiniarrekin hartu-eman estua dute, zeinen hizkuntzak abkhaziarren hizkuntza familia berekoak diren.
Urtea | Osotara | Georgiarrak | Abkhaziarrak | Errusiarrak | Armeniarrak | Greziarrak |
---|---|---|---|---|---|---|
1926ko errolda | 186.004 | 67.494 | 55.918 | 12.553 | 25.677 | 14.045 |
1939ko errolda | 311.885 | 91.967 | 56.197 | 60.201 | 49.705 | 34.621 |
1959ko errolda | 404.738 | 158.221 | 61.193 | 86.715 | 64.425 | 9.101 |
1970eko errolda | 486.959 | 199.596 | 77.276 | 92.889 | 74.850 | 13.114 |
1979ko errolda | 486.082 | 213.322 | 83.087 | 79.730 | 73.350 | 13.642 |
1989ko errolda | 525.061 | 239.872 | 93.267 | 74.913 | 76.541 | 14.664 |
2003ko errolda[1] | 215.972 | 45.953 | 94.606 | 23.420 | 44.870 | 1.486 |
[aldatu] Banaketa administratiboa
Abkhaziako estatu burua Errepublikako Presidenteak betetzen du. Egun, presidentea Sergei Bagapx da, 1994 eta 2004 arteko presidente Vladislav Ardzinba ordezkatu zuena. Gobernu burua Lehen Ministroa da, 2005eko otsailetik Aleksander Ankvabek betetzen duen kargua.
Botere legegilea Herriare Asanbleak betetzen du. Hau 35 kidek osatzen dute, 35 hauteskunde eremu bakoitzetik bat aukeratuz.
Abkhazia zazpi distritutan eta Aqwa-Sukhum hiria banaturik dago:
- Gagra
- Gal
- Gudauta
- Gulripx
- Otxamtxira
- Sukhum
- Tkuartxal
- Aqwa-Sukhum (hiria)
2006ko irailaren 27ra arte, Tbilisin Abkhaziako erbesteko gobernua izan zen. Data horretatik aurrera, gobernu hori Abkhazia Garaira trasladatu zen, behin Georgiako armadak Abkhaziako inguru hori kontrolpean hartu eta gero. Georgiaren aldeko gobernu abkhaziarra Malkhaz Akixbaiak gidatzen du, Ministro Kontseiluko Presidentea.
[aldatu] Irudiak
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
- Abkhazia, paradisu suntsitua, (2007ko urtarrilaren 7an kaleratua) Argia.
- Abkhazia, paradisu suntsitua (audio-diaporama), (2008ko urtarrila) Argia.
- Abkhazia, hamabost urtez linboan, Berria.
- (abkhazeraz) Abkhaziako Errepublikako Presisentea. Webgune ofiziala
- Abkhaziako Errepublikako Kanpo Harremanetarako Ministerioa. Webgune ofiziala
Georgiako banaketa administratiboa | ||
---|---|---|
Autonomia errepublikak: Abkhazia1 · Adjara |