Georgiera
Wikipedia(e)tik
Georgiera ქართული Kartuli |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Georgia, Iran, Azerbaijan, Turkia, Errusia. | |
Eskualdea: | Kaukaso | |
Guztira hiztunak: | 4,1 milioi [1] | |
Hizkuntza familia: | Hego kaukasoarra Georgiera |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Georgia | |
Araugilea: | Ez du | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | ka | |
ISO 639-2: | geo (B) | kat (T) |
ISO/FDIS 639-3: | kat | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Georgiera Georgiako hizkuntza ofiziala da. Herrialde honetan, biztanleriaren %83aren jatorrizko hizkuntza da, eta beste 500.000 bat lagunek herrialdetik at mintzatzen dute. Hizkuntza hau alfabeto berezi batez idazten da, Georgiar alfabetoa hain zuzen.
Georgierari kartveliera izena ere ematen zaio, georgiera eta hizkuntza hego-kaukasoarrak nahasiz, kartveliera hizkuntza hego-kaukasiar guztiei emaniko izena baita. Georgiera hizkuntza hauen erreferente literario ia bekarra da, hala ere. Hauetako aldaera bat, juduek hitz egiten dutena, kivrulia, 20.000 lagunek mintzatzen dute Georgian eta 65.000k bertatik kanpo (Israelen batez ere).
"Dené-Kaukasoar hizkuntzak" eta "Euskal-Kaukasoar hizkuntzak" hipotesien arabera, euskararen jatorri berekoa da, Dené-Kaukasiar superfamilia linguistikoa osatzen baitute[2].
[aldatu] Ezaugarriak
Georgiera deklinabideak dituen hizkuntza bat da. Guztira 8 kasu daude: nominatiboa, ergatiboa, akusatibo/datiboa, genitiboa, instrumentala, adberbiala, ablatiboa eta lokatiboa. Plurala eta singularra atzizki batekin markatzen dira kasua markatzen duten izenetan. Ez dago genero gramatikalik. Izenordainak deklintzen dira eta subjetua, objektu zuzena eta objektu ez-zuzena marka daitezke forma posesibotan. Aditzek subjektu, objektu eta objektu ez-zuzenarekin batera konjugazioa ere izan dezakete. Aditza sistema oso konplexua da eta trantsitiboa eta intrantsitiboa desberdintzen dira. Orainaldia, aorista eta perfektua dira dauden aditza formak.
Hitzen ordena oso askea da eta Subjektu-Aditza-Objektua, Subjektu-Objektu-Aditza eta Objektu-Subjektu-Aditza formak daude. Guztira 5 bokal daude eta 29 kontsonante-fonema, ejektiboak kontuan hartuz. Kontsonanteak 6 soinuen taldetan jar daitzke, adibidez mcvrtneli hitzean, entrenatzaile esan nahi duena.[3]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Glanville Price: Encyclopedia of the Languages of Europe
- ↑ Dené-Kaukasoar hizkuntzen mapa Santa Fe institutua.
- ↑ Aboutgeorgia.net
[aldatu] Kanpo loturak
- Aboutgeorgia.net, Georgiar hizkuntza eta alfabetoaz
- Georgieraren gramatika
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |