San Paulo
Wikipedia(e)tik
San Paulo (Hebreeraz: שאול התרסי Šaʾul HaTarsi, Tarsoko Saulo) San Petrirekin batera, Aurreko Elizako buru nagusietakoa izan zen. Itun Berriaren arabera, San Paulok ez zuen Jesus bera ezagutu, Hamabi Apostoluek ez bezala. Baina fede kristauak bereganatu zuen bidean Jesus berpiztuaren irudia supituki ikustean (1 Korintiarrak 15:8-9), eta irudi horretan oinarritzen zuen bere autoritatea. Horregatik, gentilen apostolua deitu ohi zaio.
San Pauloren historia Apostoluen Eginetan kontatzen da batez ere. Horrez gainera, Itun Berriko 14 gutunen ustezko egilea da . Gutunok ospe handia eskuratu zuten hasierako kristauen artean. Marcionek proposatutako lehendabiziko Itun Berriko kanonean postu garrantzitsua zuten, eta, azkenean, finkatutako kanonean ere sartu ziren. Itun Berriko lehen idatzitako testuak dira.