Karbono dioxido
Wikipedia(e)tik
Karbono dioxidoa gas bat da, oxigeno bi molekulek eta karbono molekula batek osatzen dutena. Bere formula kimikoa CO2 da.
Lewis egituraren arabera, O=C=O da bere irudikapena. Molekula lineala da, eta ez polarra, lotura polarrak izan arren.
[aldatu] Historia
XVIII.mendean, Joseph Black kimiko eskoziarrak "aire egonkorra" deituriko gas bat aurkitu zuen, tuparri eta kareharrien desegituraketa kimikotik sortua.
Horren ondoren, Antoine Lavoisier kimikariak, kimika modernoaren oinarriak ezarri zituenak, erregaien inguruko esperimentu bat egiterakoan, "aire egonkorraren" ezaugarri berberak zituen gas bat identifikatu zuen, eta aurkitutako hau karbono dioxido izendatu zuen.
[aldatu] Berotegi efektua
Sakontzeko, irakurri: Berotegi efektua
Karbono dioxidoa berotegi efektua sortzen duen gasetako bat da, eta Lurrak tenperatura jakin eta bizigarri batean mantentzea laguntzen du, neurri batean bada, beti ere. Karbono dioxido barik, Lurra izotz bloke handi bat litzateke. Bestalde, karbono dioxido larregik areagotu egiten du berotegi efektua. Horren ondorioz, planetak beroketa orokor bat jasan dezake.
Azken urteotan karbono dioxidoaren kopurua asko handitu da atmosferan, eta honek lurraren beroketa handitzen du neurri handi batean.
[aldatu] Ingenieritza
- Suan aurki daitekeen oxigenoa ezabatzeko erabilia izan ohi da.
- Elikadura industrian, edari karbonatuan erabiltzen da, eferbeszentzia emateko.
- Izoztean ere erabilgarria da, izozte-makinetako likidoetan.
- Argi koherentea sortzeko material erabilgarria da ere (CO2 laserra).
- Isurketa superkritikoak erabiltzen dituzten disolbatzaileetan ere oso ohikoa da.