Goi-ordoki tibetarra
Wikipedia(e)tik
Goi-ordoki tibetarra, batzutan Goi-ordoki tibetar-qinghairra Ekialdeko Asiako goi-ordoki handia da, Tibet, Txinako Qinghai eta Katxemirako Ladakh artean kokatuta. Bataz besteko altuera 4.500 metrokoa denez, "munduko teilatuaz" ezizenez ezaguna da. Azalera 2,5 miloi kilometro karratutakoa da (Texas edo Frantziarena lau aldiz).
Goi-ordoki tibetarra munduko mendirik altueenen inguratuta dago: ipar-mendebaldean Kunlun mendilerroa du, Tarim arroaren muga; ipar-ekialdean Qilian mendilerroa, Gobi basamortuaren muga; hegoaldean Yarlung Tsangpo ibaiaren harana, Himalaiaren muga; ekialdean eta hego-ekialdean Salween, Mekong eta Yangtze ibaien iturriak eta mendebaldean Katxemirako iparraldean dagoen Karakorum ditu.
Eskualdeko klima lehorra eta hotza da oso. Aireak itsas-mailan duen %60a oxigeno du. Urteko bataz besteko tenperatura -4 ºC da, neguan -40 ºC ere lortuz. Horrexegatik Asiako eskualderik gutxien jendeztatuena da, eta munduko hirugarrena Antartika eta Groenlandiako iparraldearen ondoren.
Munduko ibai nagusi batzuk goi-ordoki honetan dute iturria: tartean, Yangtze , Huang He, Indus, Satluj, Yarlung Tsangpo (Indian Brahmaputra izenaz ezaguna), Mekong, Irawadi edo Salween.
Baditu zenbait laku gazi, adibidez Tso Ngonpo, Nam Tso, Dagze Tso, Yamzho Yumco, Puma Yumco edo Paiku.