Mekong
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Ibaia ilunabarrean |
||||||
Kokapena | Txina, Birmania, Tailandia, Laos, Kanputxea eta Vietnam |
|||||
Luzera | 4.023 km | |||||
Arroa | 795.000 km² | |||||
Emaria | 15.000 m³/s | |||||
Iturburua | Qinghai (5.200 m) | |||||
Ibai ahoa | Hegoaldeko Txinako Itsasoa |
Mekong ibaia munduko ibai nagusietakoa da, 13. luzeran eta 10. ur-bolumenean (475 km³ ur itsasoratuak). Luzera 4.023 km jotzen da, nahiz eta neurketa batzuen arabera 4.350 edo 4.909 km luze omen den.
Sei estatu zeharkatzen ditu, bertako sistema hidrologiko nagusia sortuz. Tibeten du iturburua (Txinako Qinghai probintzian) eta Yunnan probintzia, Birmania, Tailandia, Laos, Kanputxea eta Vietnam zeharkatzen ditu. Hegoaldeko Txinako Itsasoan du bokalea. Estatu guztiek, Txinak eta Birmaniak izan ezik, Mekong Ibaiaren Komisioan parte hartzen dute.
[aldatu] Izenak
Mekong ibaiaren txinerako baliokidea Méigōng Hé (湄公河) da, nahiz eta erabiltzen den izena Lancang ibaia izan (澜沧江, Láncāng Jiāng). Tailandieraz Mae Nam Khong (แม่น้ำโขง), laoeraz (ແມ່ນ້ຳຂອງ) Mènam Khong, khmereraz Mékôngk edo Tonle Thom eta vietnameraz Cửu Long Giang da.