Huang He
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Ibai horia Lanzhoun |
||||||
Kokapena | Txina | |||||
Luzera | 5.464 km | |||||
Arroa | 752.000 km² | |||||
Emaria | 2.571 m³/s | |||||
Iturburua | Bayankala Mendiak, Qinghai | |||||
Ibai ahoa | Bohai itsasoa (Itsaso Horia) |
Ibai Horia edo Huang He (txinera sinplifikatuz 黃河, txinera tradizionalez 黄河) Txinako bigarren ibairik luzeena (lehenengoa Yangtze ibaia da) eta munduko seigarrena da, 5.464 kilometroko luzerarekin.
[aldatu] Izena
Lehengo txinatar literaturak Hura (河, ibai) izena baino ez zuen erabiltzen. Ibai Horia hitza erabili zuten lehendabiziko aldia Han Liburuan zen, Han Dinastiaren garaian. Izena lohizko uretatik dator.
Batzuetan Ibai Horiari "Lohiko Pikarra" deritzote. Txinatar esaera baten arabera, "Ibai Horia argia darionerako" esatean inoiz ez esan nahi da.
[aldatu] Ibilbidea
Bayankala mendilerroan jaioa, Ibai Horia Txinako bederatzi probintzia zeharkatzen ditu: Qinghai, Sichuan, Gansu, Ningxia, Barne Mongolia, Shaanxi, Shanxi, Henan eta Shandong. Ibaiko bokalea Dongyingen dago, Shandong probintziak.
Bitxikeria moduan, Hebei eta Henan probintzien izenak Huang He ibaitik datoz. Bere izenak "Ibai (Hori)ko Iparra" eta "Hegoa" esan nahi dute hurrenez hurren.
Ibaiaren bazterrean dauden hiri nagusiak honako hauek dira: Lanzhou, Wuhai, Baotou, Kaifeng, and Jinan.
[aldatu] Ibaiadarrak
- Ibai zuria (白河)
- Ibai beltza (黑河)
- Huang Ibaia (湟水)
- Zuli Ibaia (祖厉河)
- Qingshui Ibaia (清水河)
- Dahei Ibaia (大黑河)
- Kuye Ibaia (窟野河)
- Wuding Ibaia (无定河)
- Fen Ibaia (汾河)
- Wei Ibaia (渭河)
- Luo Ibaia (洛河)
- Qin Ibaia (沁河)
- Dawen Ibaia (大汶河)