Britainiar Uharteak
Wikipedia(e)tik
Britainiar uharteak Europa mendebaldeko uhartedi bat da, Britainia Handia, Irlandako uhartea eta zenbait uharte txikiz osatua. Europa kontinentetik itsasoek banatzen dute: Ipar Itsasoak ekialdean eta Mantxako kanalak hegoaldean. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa dute.
Bi estatu burugain kokatzen dira uharteetan: Erresuma Batua eta Irlanda. Uhartedian Man uhartea ere badago, baina Erresuma Batuko koroaren menpekoa da. Bi estatuek, baina ez Man uhartea, Europar Batasuneko kideak dira.
Irlandan ez da erabiltzen Britainiar uharteak terminoa, Irlanda ez baita Erresuma Batuaren zatia, eta kutsu politikotzat jotzen baitute, ez bakarrik geologikotzat.
Eduki-taula |
[aldatu] Uhartedia osatzen duten uharteak
[aldatu] Britainia Handia
Europa eta uhartediko irlarik handiena da (219.000 km2). Eskozia, Ingalaterra eta Gales herrialdeak barne hartzen ditu.
[aldatu] Irlandako uhartea
84.412 km2-rekin Europako hirugarren irlarik handiena da, Britainia Handia eta Islandia ondoren.
Irlandako Errepublikak eta Ipar Irlandak osatzen dute.
[aldatu] Beste batzuk
- Hebrida uharteak (ia 6.500 km2): Eskoziako ipar-mendebaldean kokaturik daude. Lewis eta Harris (2.225 km2) eta Skye (1.666 km2) irlarik handienak dira.
- Shetland uharteak (1.466 km2): Eskozia eta Norvegiaren artean daude.
- Orkada uharteak (990 km2): Eskoziaren iparraldean daude.
- Man uhartea ( 572 km2): Irlanda eta Ingalaterra artean kokaturik dago.
- Wight uhartea (380 km2): Ingalaterraren hegoaldean dago.
[aldatu] Uharteditik at
Anglo-normandar uharteak ez dira uhartedi honen parte, Frantziako kostaldean kokatzen baitira.