Irlandako uhartea
Wikipedia(e)tik
Irlandako uhartea Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, Britainia Handiaren mendebaldean kokatua.
Administratiboki, Irlandako Errepublikak eta Ipar Irlandak (Erresuma Batua) osatua dago.
[aldatu] Geografia
Irlandako uharteak 84.412 kilometro karratuko azalera du, Britainia Handia eta Islandia ondoren Europa osoko irlarik handiena izanda.
Uhartearen erdialdeko ordokian, mila metro inguruko mendixka ugari altxatzen da. Horien artean garaiera Carrauntuohill mendia da (irlanderaz Carrán Tuathail), guztira 1.041 metroko garaiera dauka. Bestalde Shannon ibaiak, (Irlandako luzeenak alegia, uhartea 386 kilometrotan zehar zeharkatzen du.
Uhartea lau probintzietan banatzen da, probintzietako hiru (Connacht, Leinster eta Munster) osorik Irlandako Errepublikaren barnean daude eta beste eskualdearen (Ulster) zatirik handiena Erresuma Batuaren menpe aurkitzen da. Antzina uhartean bost probintzia zeuden, Connacht, Munster, Ulster, Leinster eta Meath, Meath, Westmeath eta Longfordeko konderrietan. XIX. mendean administraritza britainiarrak banaketa berria ezarri zuen eta uhartea 32 konderritan banatu zuen. Irlandaren independentziaren ostean 26 konderrik Irlandako estatu berria sortu zuten, eta gainerantzeko seiek Britania Handiaren jabetzan geratu ziren.
Ulsterreko probintziak berez bederatzi konderrik osatzen zuten, eta Irlandak independentzia eskuratzean, konderrietako hiru Irlandako lurretan geratu ziren. Horregatik gaur egun bi Ulster daude, bata irlandarra eta bestea britainiarra.
[aldatu] Ikus, gainera
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |