Lana (Nafarroa)
Wikipedia(e)tik
Lana |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Lana | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea |
||
Posta-kodea | 31283 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 577 m | ||
Eremua | 50,61 km2 | ||
Biztanleria | 206 (2006) | ||
Dentsitatea | 4,07 bizt/km2 | ||
Distantzia | km Iruñeara | ||
Euskaldunak | %3,54 (2001) | ||
Herritarra | lanatar | ||
Alkatea | Eduardo Landa Martinez |
Lana Nafarroako udalerri txikia eta ibarra da, Lizarrako merinerrian kokatua.
Mugakideak ondoko hauek dira: Arabako Harana ibarra eta Larraona (iparraldean), Lokiz mendia (ekialdean), Antzin eta Mendaza (hegoaldean) eta Zuñiga (mendebaldean).
52,6 kilometro koadrokoa, 2005eko erroldaren arabera, 213 biztanle ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Herriak
Bost herri dira osakideak: Biloria, Galbarra (herriburua), Gastiain, Narkue eta Ulibarri.
[aldatu] Inguru naturala
Lana ibarra Lokiz mendiko eskubidekidea da.
[aldatu] Ogibideak
Tradizioz nekazaria eta abeltzaina izan da ibar hau. Arboldegiak dira mugapeko zatirik handiena (3.659 ha.); hurrengoak larreak (943 ha.) eta laborantza lurra (704 ha.) dira. Behi, ardi, zaldi, zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita. Gaur egun untxia, hegaztiak eta zerriak nabarmentzen dira.
Ikazkintza industria lan ohikoa izan zen aspalditik eta berriki arte. Mila bat metro kubo zur eta egur ateratzen dituzte urtero.
[aldatu] Ibarra zineman
Montxo Armendariz zuzendariak 1982an "Tasio" pelikula egin zuen, bertan ikazkinen bizimodua kontatuz. Zuñigako semea zen Anastasio Otxoa benetako pertsona baten bizitzan oinarriturik egon zen filma.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXIII, Iruñea, 1995. ISBN: 84-235-1341-6
Lanako kontzejuak | ||
---|---|---|