Abaurregaina
Wikipedia(e)tik
Abaurregaina |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Abaurregaina/Abaurrea Alta | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
||
Posta-kodea | 31692 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 1039 m | ||
Eremua | 20,90 km2 | ||
Biztanleria | 150 (2005) | ||
Dentsitatea | 7.18 bizt/km2 | ||
Distantzia | 70 km Iruñeara | ||
Euskaldunak | %33.96 (2001) | ||
Herritarra | abaurrear | ||
www.aezkoa.net | |||
Abaurregaina Nafarroako ipar-ekialdeko udalerria da, Zangozako merindadean eta Aezkoako eskualdean dagoena.
[aldatu] Inguru naturala eta klima
Aezkoako herrien artean hegoaldeen dagoena da, eta baita Ibarrako eta Euskal Herriko herririk altuena ere (1.039 m). Ekialdean patata eta zereal lursailak daude eta mendebaldean larreak. Herriaren ekialdean, Zatoiako haitzuloa dago: bertan, orain dela 13.000 urte, jendea bizi zen. Haitzuloa ezin da bisitatu gaur egun.
1.000 metrotik gora kokatuta egoteagatik, Abaurregaineko klima nahiko muturrekoa izaten da. Udak epelak izaten dira, eta larrazkenetik aurrera, gauetan tenperatura asko jaisten hasten da. Elurra neguan ohikoa izaten da eta noizbehinka, herria isolaturik geratzen da.
[aldatu] Historia
Abaurrepeko belardi eta bordengatik sortu zen Abaurregaina. 1237ko dokumentuetan agertzen da lehen aldiz, Zazaozeko barrutiaren inguruko auzi bat izan baitzuten Zaraitzuarrekin, eta Teobaldo I. erregea epaile jardun zuen.
Herriko euskara, aezkera, oraindik bizirik da zenbait etxetan.
[aldatu] Ikus, gainera
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |