Bakaiku
Wikipedia(e)tik
Bakaiku |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Bakaiku | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Sakana |
||
Posta-kodea | 31810 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 531 m | ||
Eremua | 11,81 km2 | ||
Biztanleria | 338 (2007) | ||
Dentsitatea | 28,54 bizt/km2 | ||
Distantzia | 42 km Iruñeara | ||
Euskaldunak | %50,58 (2001) | ||
Herritarra | bakaikuar | ||
Alkatea | Eduardo Urrestarazu (Na Bai) |
Bakaiku Nafarroako ipar mendebaldean dagoen udalerria dugu Iruñatik 45 kilometrotara dago, Sakanako eskualdean. Itsas mailatik 519 metro gainean dago, eta 1117 hektareako azalera hartzen du. Sakanako eskualdean dago, Burundan kokatuta, Aranazekin muga egiten duela. Herriak, iparraldean Ataunekin, ekialdean Etxarri-Aranatzekin, mendebaldean Iturmendirekin eta hegoaldean Urbasarekin ditu mugak.
Iruñatik Altsasura doan autobideak eta trenbideak zeharkatzen du, baita herri erditik pasatzen den N-240 errepideak. Horrela, errepideez gain, Burunda ibaiak (Arakil ibaia) zeharkatzen du herria.
Herria bi auzo nagusitan bereizi daiteke, errepideak zatitzen dituen Angoia eta Anbehea auzoak hain zuzen. Errepidearen bazterretan kokatzen dira komertzioak eta Udaletxea. Herriaren iparraldean, ibaia gurutzatuta, industrigunea aurki daiteke eta hainbat baserri edo etxe solte inguruan ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarri fisikoak
Burundako beste herriek bezala, hiru zati nagusitan banatu daiteke; bere iparraldean Urbasako mendilerroa, 1.180 metrotan, Paleozenoko kareharrizko haitzekin, eta iparralderantz beherako malda egiten du, Arakilgo ibai arroraino. Arakil ibaitik iparraldera, tupa-harearrizko mendigunea egiten du, Irumugeta dermioraino, bertan Gipuzkoak (Ataun), Etxarri-Aranatzek eta Bakaikuk muga egiten dute.
Horrela, baso zati gehiena, pago eta haritzez osatua dago, batia elorri eta gaztainondoz ere. Ibaian berriz, makalak, txipuak, altzak, lizarrak eta zumarrak aurki daitezke.
[aldatu] Ekonomia
Ekonomia, tradizionalki abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritu da. Nekazaritzan, famili ustiapen estensiboak nagusitu dira, eta soro txikiz osatutako azalera nagusitu da, XX. mendeko lur-zatien kontzentraziora arte. Abeltzaintzan ere, estensiboki familiaka lan eginda, azpiegiturak sortu zituzte, adibidez; artzain bordak Burunda gainean Urbasan sartuta, edo andretxe izenekoak, neguan abereak babesteko sortutako harri eta egurrezko eraikuntzak.
Bi lanbide nagusi hauetaz gain, betidanik artisautzak ere garrantzia izan du herrian, gaur egun oraindik altzariak egin eta hauen tailan aritzeko artisau familia badago, zeinetik Jose Ramon Anda eskultoreak bere oinarriak hartu zituen. Baita ilarrrontziak edo ilarrezko erratzak egiten dituen Agustin Larraza artisaua.
Bakaikuk tren geltokia du, azken urteetan erabilerarik eman ez bazaio ere
Gaur egun, herriko ekonomia jarduera garrantzitsuena, industria sektorean zentratzen da. 1970eko hamarkadatik aurrera dagoen gruak ekoizteko lantegiarekin (GH Guema S.A.), eta bertan, Bakaikuarrek eta inguruko herrietako 60 langilek darraite metal sektoreko jardun honetan.
Zerbitzuei dagokienez, herrian bi taberna, denda txiki bat (estankoa) eta botika aurki daitezke, horrez gain, bi landaetxe eta Euskara Barnetegia dago.
[aldatu] Historia
Herriko aztarna zaharrenak, Irumugeta inguruan aurkitu ziren trikuharri eta tumuluak dira, bai eta Aizkozar inguruan aurkitutako Neolitikoko aizkora ere.
Herriaren lehen aztarna idatziak XII. mendekoak dira, hala ere, erdi aroraino beste herri bat izan zela jasota dago, Iturrun, S. Benito inguruan. Herriko armarria, Antso Indartsuak emandako forutatik kokatu daiteke.
[aldatu] Arkitektura
Herri erdian, San Juan Bautistaren eliza dago, XVI. mendean kokatzen delarik, bobedaz kubritutako nabe batez osatzen da, kanpoan kontrafuerte sendoz inguraturik dago. San Juani dedikatutako erretaula handi bat du barruan, rokoko estilokoa izanik, zuzenki arkitektonikoko mugimendu handia du. Horrez gain, Sakristiako lababoa, ondoko erretaulak, altareko frontala, kalizeak eta neveta azpimarratzen dira.
Herriaren erdian baita ere, XIX. mendeko baseliza bat dago, Donejakueri eskeinitakoa, garai horretako ezaugarriak dituela.
Herritik kilometro batera, S. Benitoko baseliza dago, Urbasa azpian, XVII. mendekoa izaki, estilo barrokoa duen erretaulatxo bat du.
Urbasa gainean dagoen Santa Marina baseliza dago azkenik, oinarri erromanikokoa, monumentu megalitikoez inguratutako zonaldean kokaturik, Iturmendirekin konpartitzen duen baseliza da, XVIII. mendean zaharberritua, bolborin karlista izandakoa da (lehertu zen).
Arkitektura ez erlijotsuari dagokionez, herria batez ere etxe handiz osatua dago, harlanduaren erabilera dutela, eta normalean puntu erdiko arku batek etxearen sarrera adierazten du. Eliza ondoan, etxe batean, XVII. mendeko arku hirukoitz batez inguratutako dintela dago, eta, barroko garaiko ezkutu handi bat du gainean. Herriko hainbat etxek ere, badute harriz landutako ezkutuak.
[aldatu] Ospakizunak
- Uztailaren 24a: Herriko jaiak Santiagotan ospatzen dira. Uztaila bukaeran, 5 jai egun hartzen dute herriko jaiek.
- Ekainaren 25a: San Juan eguna, herriko beste jai eguna da, herriaren Patroia.
- Santa Marina: Ekainaren lehen asteburuan, herrian ospatzen diren jaietatik esanguratsuena, errromeria soil bat iruditu arren, Urbasako txoko horretara igota; Bakaiku eta Iturmendi herrien arteko jaia da, eta urtero aipatutako herrietako batek antolatzen du, goiz eta eguerdian Trinitate baselizaren inguruan ibili ondoren, arratsaldean herrietako batera jaisten dira festarekin jarraitzeko.
[aldatu] Euskalkia
Bakaikuk, badu bere euskalkia, Bakaikuera, Burundako euskalkiaren barne kokatzen da. Gipuzkera, Mendebaldeko Nafarrera eta Arabako lautadan hitz egiten zen euskara zaharraren trazu hainbat gorde arren, oraindik ere, ez dute lortu euskalki talde nagusiren batean kokatzea.
Ondare hau, gero eta pertsona gutxiagok dute, batez ere, 60 urtez gorako bertan jaiotako Bakaikuarrek dakite, eta galtzera kondenatua dagoen beste euskalkitako bat da. Hainbat lan argitaratu dira, esanguratsuenak, Aita Patxi Ondarra Bakaikuko Euskaltzaina zenarena edo Jose Luis Erdozia Mauleon Etxarriar filologo eta Euskaltzain urgazlearenak. Momentu honetan, 1980 urtetik aurrerako gazte guztiek dakite euskara, eta erabilera oso gutxinaka bada ere, berreskuratzen ari da.
[aldatu] Ohiturak
Herrian, badaude hainbat ohitura aipagarri. Ikusgarrienetakoa, Maiatza dugu, hau, Maiatzaren 1ean, Urbasara igo, eta ia Sakana osotik ikus daitekeen pago enbor luze eta handia haitz baten puntan jartzean datza, lan guztian eskuz egiten da, eta teknikoki oso zaila.
San Joan egunean ere, herrian beste maiatza bat jartzen dute herritarrek, baina hau azken urtetan gruaz jarri da arriskuagatik, nahiz eta berriro eskuz jartzeko saiakerak egon.
Herrian ere, Ihauteriek garrantzia eta ospea irabazi dute, azken urteetan Bakaikuko Gazte Asanbladaren eskutik berreskuratu zirenetik, kamarro pertsonaia protagonista da. Bazkari baten ostean, jantzi eta herriari buelta ematen diote kamarroek.
[aldatu] Bestelakoak
2006an Bakaikun burutu zen Europako Ikasle Foroaren lehenengo bilera. Bertan onartutako testuak Bakaikuko Adierazpena izena hartu zuen.
[aldatu] Bakaikuar ezagunak
- Patxi Ondarra (1925-2005), apaiza eta euskaltzaina.