Castejon
Wikipedia(e)tik
Castejon |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Castejon | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Tuterako merindadea |
||
Posta-kodea | 31xxx |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 278 m | ||
Eremua | 18,5 km2 | ||
Biztanleria | 3.887 (2006) | ||
Dentsitatea | 210,11 bizt/km2 | ||
Distantzia | 78 km Iruñeara | ||
Euskaldunak | %0,69 (2001) | ||
Herritarra | castejondar | ||
Alkatea | Francisco Javier Sanz Carramiñana PSN | ||
www.castejon.com | |||
Castejón edo Kastejon Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Tuterako merindadekoa. Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora aurkitzen da. Itsas-mailatik 278 metrotan dago kokatuta. Ebro ibaiak zeharkatzen du udalerria.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala
Castejongo udalerriak Valtierrako udalerriarekin egiten du muga iparraldean, Tuterarekin ekialde eta hegoaldean, Corellarekin hegoaldean, eta Errioxako Alfaroko udalerriarekin mendebaldean. Ebro ibaiak eta Lodosako ubideak zeharkaturik, herria ibaiaren gorabeheren menpe egon da historian zehar. Horrez gain, gurutzabide garrantzitsua da, Bizkaitik eta Nafarroa eta Gipuzkoatik datozen pertsonen igarobide naturala izanik.
[aldatu] Klima
Castejonek Mediterraniar klima kontinentala dauka, uda oso idorrak, eta tenperatura aldaketa handiak dira klimaren ezaugarri nagusietako batzuk. Bataz-beste 400-450mm euri jausten da urtean zehar, normalean 50-60 egunetan botatzen du euria. Urtarrileko bataz-besteko tenperatura 5ºC-etakoa da, uztailekoa 30ºC-etakoa delarik.
[aldatu] Historia
- 1229an aipatuta agertzen da lehenengo aldiz.
- 1927ko urriaren 4an udalerri bihurtu zen, Corellatik banatzean.