Garaioa
Wikipedia(e)tik
Garaioa |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Garaioa | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Aezkoa |
||
Posta-kodea | 31692 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 779 m | ||
Eremua | 21,45 km2 | ||
Biztanleria | 124 (2006) | ||
Dentsitatea | 5,78 bizt/km2 | ||
Distantzia | 54 km Iruñeara | ||
Euskaldunak | %15,87 (2001) | ||
Herritarra | garaioatar | ||
Alkatea | Alejandro Martin Arostegui Inda |
Garaioa Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Aezkoako eskualdean.
2006ko datuen arabera herriak 124 zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala
Iratiko haranaren gainean kokatua dago. Ingurune hau baratze eta intxaurrondoez osaturik dago, halaber Petxuberroko mendi harritsuak Zorrateko harizti gainetik Betondoako sakana albo batean uzten du.
[aldatu] Leizeak eta Cromlecha
- Artetxe, arku natural ikaragarria. Bere izenak dioen bezala antzinatik artegi gisa erabilia.
- Poztiako leizea, Abaurrepeako mugan.
Kondairak dioenez sorginen garbitokia izan zen.
- Bizkailuz. Cromlecha, egoera onean dagoena eta 1.200 mko altueran kokaturik.
[aldatu] Historia
Konbentzio gerratean herria suntsitu zuten, zutik etxe bat bakarrik gelditu zelarik. Garaioa, sorginkeriarekin loturiko herria, 1575ean esaterako Garaioako sei emakume Logroñora eraman zituzten eta horietatik lau Inkisizioaren oinazeengatik hil ziren.
• Errota. Ehotze sistema osoa dauka, eta herria argiztatzeko energia sortzen zuten turbina handiak dauzka. Goian, errotariaren bizilekua dago. Aski ongi gordeta dago.
• Harrobiengatik ezaguna zen herri hau, errotako gurpilak egiteko harria ateratzen zen.
[aldatu] Monumentuak
- Gurutzadura. Garai erromanistako monumentu-gurutzea da. Ibarreko hoberena da, eta antzinako irteeran dago, Abaurreetarako bidean.
- S. Andres eliza. XIII. mendekoa da, nahiz eta portada, XII. mendekoa, erromanikoa izan. Erdi-puntuko arkiboltak ditu, eta landare eta giza motiboekin, Boluta eta izarrekin apaindutako kapitelak.
- Ciriaco Morea (1854-1936), "El Irati" enpresan parte hartu zuen indianoa, Garaioan jaio zen. Aribera iristen zen errepide berria ordaintzen lagundu zien bizilagunei, baita eskola berri bat eta udaletxea eraikitzen ere (bertan bere bustoa dago, Orduna erronkariarrak egina).
[aldatu] Bazterrak
- Gurutzealdea, Erdi Aroko gurutzea dagoen lekua.
- Sangregorioaldea eta Santaengrazialdea, hondarrik gelditzen ez den baselizak izan ziren bertan.
- Elurrazkin. “ Elurrazkineko kanpaia” harri zabala zen, sonoritate handia zuen eta arriskuez ohartzeko balio zuen. Gaur egun puskaturik dago eta sasien artean ezkutaturik dago. Elurrazkin bazterra herritik km batetara dago.
- Zamariaingo begiratokia. Garaioako herritik hurbil. Beteluko hariztia eta Irati ibarreko panoramika ederra eskaintzen du.
[aldatu] Jaiak
Maiatzaren 29an eta San Andres egunean Azaroaren 30ean ospatzen dira.