Goizueta
Wikipedia(e)tik
Goizueta |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Goizueta | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Leitzaldea |
||
Posta-kodea | 31754 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 150 m | ||
Eremua | 89,67 km2 | ||
Biztanleria | 809 (2006) | ||
Dentsitatea | 9,02 bizt/km2 | ||
Distantzia | km Iruñeara | ||
Euskaldunak | %94,84 (2001) | ||
Herritarra | goizuetar | ||
Alkatea | Migel Jose Lekuona (EAE-ANV) |
Goizueta Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da. Leitzaldeko eskualdean dago kokatuta, Iruñeko merindadean.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Errenteria eta Oiartzun (Gipuzkoa), hegoaldean Leitza, Ezkurra, Eratsun, Labaien eta Zubieta, ekialdean Arantza eta mendebaldean Arano.
[aldatu] Artikutza
Udalerrian baitan dago, baina Donostiako Udala 1919tik haren jabea da eta iristeko bidea aldiz Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural eder honek 37 hektarea hartzen du, barruan 6 milioi zuhaitz inguru dituen baso zabala gorde duelarik.
Bestela, Artikutzako urtegia edo Enobietakoa 1947tik 1953 arte eraiki zuten, gaur egun zaharkitua gelditu den arren Añarbekoak ordezkatuz.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Goizuetako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Ama Birjinetan.
[aldatu] Goizuetar ezagunak
- Dionisio Txoperena (1955-2006), artzaina eta AEBetako publizitate-kanpaina bati esker ezaguna.
- Patziku Perurena (1959-), euskal idazlea.
- Jose Mari Bakero (1963-), futbolari eta entrenatzailea.
- Mikel Elizegi (1969-), telebista aurkezlea.
- Asier Olaizola (1975), pilotaria.
- Aimar Olaizola (1979-), pilotaria.
- Jon Apezetxea (1988-), pilotaria.