Iruñea
Wikipedia(e)tik
Iruñea |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Pamplona/Iruña | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadeaa Iruñerria |
||
Posta-kodea | 31001 - 31014 |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 449 m | ||
Eremua | 23,55 km2 | ||
Biztanleria | 200.769 (2007) | ||
Dentsitatea | 8.312,91 bizt/km2 | ||
Distantzia | 0 km Iruñeara | ||
Euskaldunak | %8,65 (2001) | ||
Sorrera | herrixka baskoia - K.a 74 Pompaelo erromatarra |
||
Herritarra | Iruindar, iruinseme, iruindar[1] | ||
Alkatea | Yolanda Barcina (UPN-PP) | ||
www.pamplona.es | |||
Iruñea Nafarroako eta, historian, Euskal Herriko hiriburua da. 163.936 biztanle zituen 1996an (10.992 euskaldun, 13.890 ia-euskaldun, 139.054 erdaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, erromatarrek (Ponpeiok) sortu zuten Pompaelo izenaz, eta geroago Nafarroako Erreinuaren hiriburua izan zen.
Euskal abertzaleentzat Iruñea Euskal Herriko hiriburua da.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Hiriak bi izen ofizial ditu, Pamplona gaztelaniaz eta Iruña euskaraz; baina Iruñea da euskarazko izen zuzena Euskaltzaindiaren arabera'[2]. A artikulua du Iruñea izenak. Iruñera edo Iruñeko deklinatzen da NORA eta NONGO kasuetan.[3]
Herritarrei iruindar edo iruinseme esaten zaie; bigarren forma gizasemeentzat erabiltzen da soilik.
[aldatu] Geografia
Iruñerria eskualdean dago. Mugakideok ditu: Txulapain eta Ezkabarte iparraldean, Zizur eta Galar Zendeak hegoaldean, Atarrabia, Burlata eta Aranguren ekialdean, Zizur Nagusia eta Oltza mendebaldean.
Itsasoaren mailatik 449 metro gora dago. Arga ibaiak inguratzen du; halaber, Izaga (1.353 m), Ezkaba (892 m), Campamento (528 m), Badostaingo kaskoak (590 m), Taxoare (668 m), Gazolatz (534 m), Errakobide (466 m), Santa Lutzia (470 m) eta Cascajo (450 m) mendiek.
Beste hiriburu batzuetatik dauden distantziak hauek dira: Donostia (87 km), Gasteiz (94 km), Bilbo (159 km) eta Baiona (137 km). Beste hiri batzuekikoak, Logroño (92 km), Bartzelona (434 km) eta Madril (411 km).
[aldatu] Auzoak
- Alde Zaharra
- Arrosadia
- Arrotxapea
- Azpilagaña
- Biritexitu
- Buztintxuri
- Donibane
- Ermitagaña
- Errotazelai
- Etxabakoitz
- Ezkaba
- Iturrama
- Mendebaldea
- Mendillorri
- Txantrea
- Sanduzelai
- Lehenengo Zabalgunea
- Bigarren Zabalgunea
Iruñeko auzoak | ||
---|---|---|
Alde Zaharra • Arrosadia • Arrotxapea • Azpilagaña • Bigarren Zabalgunea • Buztintxuri • Donibane • Ermitagaña • Errotazelai • Etxabakoitz • Ezkaba • Iturrama • Lehen Zabalgunea • Mendebaldea • Mendillorri • Sanduzelai • Txantrea |
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Iruñeko historia
Hiriko historia abiatzen da baskoien herrixka batetik, hortik Pompaelo erromatarrera. Musulmanen okupazioaren ondoren, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma etorri ziren; XVI. mendean, Espainiako erregeen menpe geratu zen.
Hiria izugarri hasi zen zabaltzen XX. mendean. Azken hamarkadetan, ospe handia hartu du hiriak nazioartean,San Fermin jaiengatik (uztailaren 6an hasten dira), bereziki Ernest Hemingway idazleak egin zien oihartzunarengatik.
[aldatu] Administrazioa
Sakontzeko, irakurri: Iruñeko Udala
Hauek izan dira Iruñeko azken alkateak:
1976-1976 | Francisco Javier Erice Cano | PSOE |
1976-1977 | Tomás Caballero Pastor | FNI |
1979-1983 | Julián Balduz Calvo | PSN-PSOE |
1983-1987 | Julián Balduz Calvo | PSN-PSOE |
1987-1991 | Javier Chourraut Burguete | UPN |
1991-1995 | Alfredo Jaime Irujo | UPN-PP |
1995-1999 | Javier Chourraut Burguete | CDN |
1999-2003 | Yolanda Barcina Angulo | UPN-PP |
2003-2007 | Yolanda Barcina Angulo | UPN-PP |
2007-2011 | Yolanda Barcina Angulo | UPN-PP |
[aldatu] Jaiak
[aldatu] Sanferminak
Sakontzeko, irakurri: Sanferminak
Sanferminak Iruñeko jai ospetsuena da, uztailaren 6 eta 14 bitartean ospatzen dira San Ferminen omenez. San Fermin, San Frantzisko Xabierrekin batera Nafarroako patroia da. Tradizioaren arabera, Firmus III. mendeko senatariaren semea izan zen Fermin. San Saturninok berak batailatua, Tolosa Okzitaniakoan egin zen apaiz. Iruñera bueltatu zen hiriko apezpikua izatera. Amiensen hil zen burua moztuta 303ko irailaren 25ean.
Lehen, jaiak irailaren 24an ospatzen ziren. Gaur egun, iraileko azken aurreko asteburuan San Fermin Txikiko jaiak egiten dira, Alde Zaharreko jaiak hain zuzen ere.
Festako ekitaldi nagusiak:
- Txupinazoa edo altxaferoa: uztaileko 6ko 12:00etan festari hasiera ematen dio. +Txupinazoa
- Riau-riau: gaur egun ospatzen ez bada ere (azken urteotan bortitz samarra bihurtu baitzen) sanferminetan hori baino tradizionlagorik ez dago. 6ko 4:30tan egiten zen. Dantza tradizionalen soinuan, udalari mezara joaten ez uztea zen koxka. + Riau-riau
- Entzierroa: uztaileko 7tik 14 arte, goizeko 8:00etan zezenak Santo Domingo kaleko ikuiluetatik plazara joaten dira. + Entzierroa
- Prozesioa: 7ko goizeko 10etan santua Alde Zaharretik ateratzen da prozesioan. + Prozesioa
- Pobre de mi: 14ko eguerdian ekitaldi honek amaiera ematen dio festari. + Pobre de mi
[aldatu] Beste batzuk
[aldatu] Hiri senidetuak
- Baiona, Frantzia - 1960ko ekainaren 19an sinatu zen senidetzeko akordioa.
- Yamaguchi, Japonia - 1980ko otsailaren 19an sinatu zen senidetzeko akordioa san Frantzisko Xabier XVI. mendean hor predikatu baitzuen.
- Paderborn, Alemania - 1992ko abuztuaren 27an sinatu zen senidetzeko akordioa hiri horretan nafar franko zeudelako eta bien unibertsitateen artean laguntza ematen zelako.
- Pamplona, Kolonbia - 2001eko maiatzaren 29an sinatu zen senidetzeko akordioa izen bera izateagatik.
[aldatu] Osasungintza
[aldatu] Hezkuntza
[aldatu] Ikastolak
[aldatu] Unibertsitatea
Hiru unibertsitate ditu hiriak:
- NUP, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
- Nafarroako Unibertsitatea, Opus Dei-k sortua eta kudeatua.
- UNED, distantziako unibertsitatea.
[aldatu] Azpiegiturak
Aireportua Noainen dauka, Elortzibarren eskualdean. Tren geltokia ere badauka.
[aldatu] Ekonomia
Industriagune garrantzitsua da, batez ere automobilen (Volkswagen-en lantokia), haize-erroten eta haragi-prestaketen industria handiak dituelako.
[aldatu] Artea
[aldatu] Arte erlijiosoa
- Iruñeko katedrala. Lehenengoa erromanikoa bazen ere, egungo gotikoa da barruan eta neoklasikoa fatxadan. Izan ere, erromanikoa erori zen Karlos II.aren hilobia egiten ari zela. Gotikoak (1387-1525) erromanikoko planta jarraitu zuen. Fatxadak erromaniko eran segitu zuen katedraleko kapituluak eraitsi eta berreraikitzeko erabakia hartu zuen arte. 1783an Ventura Rodriguez arkitektoak egungo fatxada egin zuen.
- Karlos III.aren eta Leonor emaztearen ehortz-estatua. 1416an eraiki zuen Lomme de Tournai Borgoinako eran.
- Katedraleko klaustroa. XIV. eta XV. mendeetan eraiki zen Nafarreriako gerran (1276an) frantziar armadak erromanikoak suntsitu ostean. Europa osoko gotikoko maisulana da Iruñeko klaustroa.
- San Nikolas eliza. Erdi Aroko gotorlekua, XIV. mendeko dorrea du. Gotiko erara eraikia.
- San Zernin eliza. Erdi Aroko gotorlekua, XIII. mendean eraikia.
[aldatu] Arte zibila
-
- Udaletxea. Atzeko fatxada da ezagunena, San Fermineko txupinazoa edo altxaferoa hortik jaurtitzen baita. Arkitekturaren ikuspuntutik, XVIII. mendean eraiki zen fatxada hori, barroko erara.
- Udaletxea. Atzeko fatxada da ezagunena, San Fermineko txupinazoa edo altxaferoa hortik jaurtitzen baita. Arkitekturaren ikuspuntutik, XVIII. mendean eraiki zen fatxada hori, barroko erara.
-
- Sarasate pasealekua. Hainbat nafar erregeen estatuak hor daude kokaturik. Iparraldeko aldean, Foruen estatua eraiki zen, Gamazo espainiar ministroak XIX. mendeko bukaeran nafar zerga sistema propioa desegin nahi zuelako.
- Sarasate pasealekua. Hainbat nafar erregeen estatuak hor daude kokaturik. Iparraldeko aldean, Foruen estatua eraiki zen, Gamazo espainiar ministroak XIX. mendeko bukaeran nafar zerga sistema propioa desegin nahi zuelako.
-
- Nafarroako Jauregia. Sarasate pasealekuaren iparraldean, XIX. mendean eraiki zen. Egun Nafar Gobernuaren egoitza da.
- Nafarroako Jauregia. Sarasate pasealekuaren iparraldean, XIX. mendean eraiki zen. Egun Nafar Gobernuaren egoitza da.
-
- Nafarroako Legebiltzarra. Sarasate pasealekuaren hegoaldean, XIX. mendeko eraikin batez baliatuta, XX. mendeko 90eko hamarkadan barrutik eraberritu zen Nafar Parlamentuaren egoitza izateko.
- Nafarroako Legebiltzarra. Sarasate pasealekuaren hegoaldean, XIX. mendeko eraikin batez baliatuta, XX. mendeko 90eko hamarkadan barrutik eraberritu zen Nafar Parlamentuaren egoitza izateko.
-
- Unibertsitate Publikoa . Javier Saenz de Oiza arkitekto nafarrak eraiki zuen.
- Unibertsitate Publikoa . Javier Saenz de Oiza arkitekto nafarrak eraiki zuen.
-
- Baluarte. XX. mendeko 90eko hamarkadan eraiki zen Biltzar Jauregia, Patxi Mangado arkitektoak proiektatua.
-
- Gayarre Antzokia. XIX. mendean mustu zuten jatorriko antzokia Gaztelu Plazan, gaur egungoa Karlos III.a etorbidean 1932an sortu zuten arren.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntzak
Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako hiriburua "Eremu Mistoa" delakoan dago sartuta. Hau da, euskal hizkuntza partzialki ofiziala baino ez da.
Gaztelania da beraz mintzaira nagusia. Bestela, etorkinen kopuru handia dela-eta, beste leku batzuetako hiztunak gero eta ohikoagoak dira.
[aldatu] Kultur elkarteak
-
- Karrikiri
- Zaldiko Maldiko
[aldatu] Kirolak
- Elkarteak:
- Portland San Antonio, eskubaloi taldea.
- C.A. Osasuna, futbol taldea.
- Txantrea Kirol Elkartea
- Azpiegiturak:
[aldatu] Hedabideak
- "Diario de Noticias" eta "Diario de Navarra" egunkariak.
- Eguzki irratia eta Euskalerria irratia irrati kateak.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
Sakontzeko, irakurri: Iruindar ezagunen zerrenda
Iruindar ezagunen artean, Pablo Sarasate musikaria, Arturo Kanpion euskal idazle eta kulturgilea, Jesus Aizpun eta Carlos Garaikoetxea politikariak, besteak beste.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskal Onomastikaren Datutegia, Euskaltzaindia (azken kontsulta: 2008-02-05)
- ↑ Euskal Onomastikaren Datutegia, Euskaltzaindia
- ↑ Ispaster/Ipazter eta Iruña/Iruñea