Uhartedi Artikoa (Kanada)
Wikipedia(e)tik
Uhartedi Artiko kanadiarra (ingelesez Canadian Arctic Archipelago), gehienetan Uhartedi Artikoa (ingelesez Arctic Archipelago), Kanadako iparraldean dagoen uhartedia da, Ozeano Artikoan. Ipar Amerikako muturrean kokatzen da, Kanadako Nunavut eta Ipar-mendebaldeko lurraldetan eta bere 36.563 uharteek 1.424.500 km² azalera dute.
Uhartediak mendebaldean Beaufort itsasoa; iparraldean Ozeano Artikoa; ekialdean Groenlandia, Baffin Badia eta Davis itsasartea; eta hegoaldean Hudsoneko badia eta Kanadako kontienentea ditu.
Uhartedi Artikoak 94 uharte nagusi ditu, hiru munduko hamar uharte handienen artean tartean, eta 36.469 txikiak. Hauexek dira nagusienak:
Izena | Kokapena* | Azalera | Azalera heina | Biztanleria (2001) |
|
---|---|---|---|---|---|
Munduan | Kanadan | ||||
Baffin uhartea | NU | 507.451 | 5 | 1 | 9.563 |
Victoria uhartea | NT, NU | 217.291 | 9 | 2 | 1.707 |
Ellesmere uhartea | NU | 196.236 | 10 | 3 | 168 |
Banks uhartea | NT | 70.028 | 24 | 5 | 114 |
Devon uhartea | NU | 55.247 | 27 | 6 | 0 |
Axel Heiberg uhartea | NU | 43.178 | 32 | 7 | 0 |
Melville uhartea | NT, NU | 42.149 | 33 | 8 | 0 |
Southampton uhartea | NU | 41.214 | 34 | 9 | 721 |
Gales Printzearen uhartea | NU | 33.339 | 40 | 10 | 0 |
Somerset uhartea | NU | 24.786 | 46 | 12 | 0 |
Bathurst uhartea | NU | 16.042 | 54 | 13 | 0 |
Patrick printzearen uhartea | NT | 15.848 | 55 | 14 | 0 |
William erregearen uhartea | NU | 13.111 | 61 | 15 | 960 |
Ellef Ringnes uhartea | NU | 11.295 | 69 | 16 | 0 |
Bylot uhartea | NU | 11.067 | 72 | 17 | 0 |
* NT = Ipar-mendebaldeko lurraldeak, NU = Nunavut
Groenlandiaren ondoren, Uhartedi Artikoa eskualde artikorik handiena da. Klima artikoa da eta eskualdean tundra da nagusi. Ia uharte gehienek ez dute biztanlerik, batzuetan badaude Inuiten herrixkak kostaldeetan.
[aldatu] Uharteen mapa
|
|
Mapan ez dauden uharteak | ||
|
|