Davis itsasartea
Wikipedia(e)tik
Davis itsasarteak, Groenlandia eta Baffin Lurraren artean, Labrador itsasoa eta Baffin itsasadarra bereizten ditu. 339 Km-tik 644 Km-ko zabalerarekin, Ipar-mendebaldeko pasabidearen parte bat osatzen du. Labradorreko itsaslaster hotzak itsasartea hegoruntz trebeskatzen du, Baffin Lurra ondoan, hormak ur gainean egonaraziz urte osoan. Golkoko Korrenteatik sortua itsaslaster bero bat igotzen da iparreruntz, Groenlandiako kostaldeen ondoan. Geologikoki, Davis itsasarteak Baffin eta Labrador itsasoak baino sakonera ahulagoa du.
1587 urtean, Jonh Davis itsasgizonak itsasartea arakatu zuen. Ordutik, Ozeano Arktiarretik pasabide komertzial bat ezartzeko saiakerak handiak izan ziren. Britainia Handiak eta Norbegiak hainbat saiakera egin zituzten, John Rae, Roald Amundsen, eta Sir John Franklin itsasgizonek gidaturiko espedizioak bidaliz. Sir John Franklinen espedizioak amaiera tragikoa izan zuen, eta Ingalaterratik abiatu ziren marinel guztiak hotzez eta goseak jota hil ziren.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Artikulu hau Groenlandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |