Marco Polo
Wikipedia(e)tik
Marco Polo (1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) esploratzaile eta merkatari veneziarra zen, aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, Txinara zetaren bidea jarraituz ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa izan zen. Batzuk diote sutautsa Europara ekarri zuela.
Txinan hamazazpi urtez bizi izan zen, Veneziara itzuli baino lehen. Itzuli ondoren, Marco, bahituta izan zen Venezia eta Genovaren arteko itsas borroka batean eta espetxera eraman zuten. Bertan zegoela, Rustichello de Pisari Il Milione istorioa (Milioia edo Marco Poloren bidaiak) kontatu zion, bere bidaiei buruzkoa. Hasieran liburua Mirarien liburua deitu zen, baina geroago "Milioia" deitzen hasi zitzaion, Marco Polok milioika pertsona edo milioika txori aurkitu izana kontatzen baitzuen.
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |