See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Kemi - Wikipedia, entziklopedia askea.

Kemi

Wikipedia(e)tik

Kemi

Kemiko armarria
Armarria
Berezko izena Kemin kaupunki
Herrialdea Finlandia Finlandia
Lurraldea Lappi
Eskualdea Lappi
Alkatea Ossi Repo
Kemi Finlandian
Koordenatuak 65°44′10″N 24°33′50″E / 65.73611, 24.56389 Koordenatuak: 65°44′10″N 24°33′50″E / 65.73611, 24.56389
Azalera 91,96 km² [1]
Biztanleria 22.677 (2008.01.01) [2]
Dentsitatea 241,8 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala Finlandiera
Sorrera 1869
Webgune ofiziala Ingelesez dagoen webgune batera doan lotura bat da hau Suomieraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kemi

Kemi (iparraldeko samieraz: Giepma), Botniako Golkoaren ertzean aurkitzen den Lappi lurraldeko udalerria da. Kemijoki ibaiaren ahoan aurkitzen da eta 22.500 biztanle baino gehiago dituen udalerri honetan Finlandia osoko portu garrantzitsuena aurkitzen da, Helsinki eta Oulukoaz gain. Golkoaz landa, Keminmaa eta Simo udalerriekin ere egiten du muga. 60ko hamarkadan, Kemik, izugarrizko hazkundea jasan zuen portua zela medio; izatez, Finlandiako portu nagusiena bihurtu zen Keminmaako meatzeetako kromo lehengaien eta iparraldeko zuraren esportazioaren ondorioz. Honek, eragina izan zuen ekonomian, eta diru-sarrerek, basogintza eta papergintza bezalako industriak garatzea ekarri zuen. Hiriaren bigarren urre-aroa izan zen hura.

Lappiko azalera txikieneko udalerria dugu hiria; izan ere, honek, Euskal Herriko hiri arrunt baten neurriak baino ez ditu; Inari eta Sodankylä udalerri finlandiarren aurrean txiki gelditzen direnak. Horrek, halaber, biztanle dentsitate altueneko hiria ere bilakatzen du. Kemi-Tornio Lappi lurraldeko ardatz nagusiena osatzen du, zeinak diru-sarrera gehien ematen dizkion lurraldeari, Rovaniemi hiriburua bezalako zerbitzu-hirien aurrean.

Udalerriaren berezitasunak, 1996. urtean eraikitako elur-gaztelua, Sampo izotz-hauslea eta mundu osoan famatuak diren Sonata Arctica power metal taldeak dira.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Udalerria, Kemijoki ibaia Botniako Golkora isurtzen den lekuan kokatzen da, eta negu hotzak direla eta, hilabete askotan, golkoa eta ibaia, izotzaz inguraturik aurkitu ohi dira zero azpiko gradutan. Honela, gaur egun turistikoa bilakatu den izotza hausten duen itsasontzia eraiki zen 1961. urtean, Sampo izotz-hauslea hain zuzen.

Kemiko itsasontzia.
Kemiko itsasontzia.

Nahiz eta udalerria Laponian aurkitu, Zirkulu Polar Artikoaren hegoaldean kokatzen da. Tenperaturak ez dira leunagoak alabaina, eta nahiz eta udan tenperatura epelagoak izaten diren, neguak gogor eta latzak izaten jarraitzen dute.

[aldatu] Historia

Izotz Aroan egondako glaziarrak urtu ostean, lehen gizakiak iristen hasi ziren lurralde hauetara; aztarna zaharrenak, duela 6.000 eta 5.000 urte bitartekoak dira eta eratu zen kultura horri Komsa edo Gorravárri deritzo.

Harri Aroan aldiz, Suedia iparraldeko eta Itsaso Zuriko biztanleak iritsi ziren bertara. Elur-oreinen abeltzaintzatik bizi ziren samitar erdi-nomadak, kultura guzti hauen nahasketaren eta ondoren iritsi ziren Fino-Ugriar taldeen baturaren ondorio direla uste da. Honenbestez, samitarrak izan ziren udalerriko eta Laponiako biztanle nagusiak urtetan.

XVI. mendean, samitarren atzerakada iristen hasi zen; Savoniako herritarrak lurralde hauetara etorriak ziren, lehenengo finlandiarrak, eta hauen kopurua handituz eta iparraldeko lurrak hartzen hasi zizkieten Kemiko samitarrei. Honela, kostaldeko leku hau aproposa zela ondorioztatuz, etorkinak bertan ezartzen hasi ziren.

Nekazal-biztanleria haziz joan zen udalerrian.

Bertako samitar-biztanleen kopurua gutxinaka deuseztatuz joan zen savoniarren etorrerarekin batera eta iparraldera ihes egin behar izan zuten. Iparraldeko lurren sarrera zela eta, Suediako Erresumak, portuaren bidez garrantzia handia eskuratuko zuen hiria eraikitzen hasi zen, Kemi.

Finlandia Errusiaren menpe gelditu zen unean, inperio guztiko mendebaldeneko portua bihurtu zen eta sartaldeko herrialdeekiko merkataritzak, hiriaren hazkundea bultzatu zuen. 1860. urtean, Alexander II.a tzarrak, hiri izendatu zuen eta ondorioz, industriaren garapenak eragina izateari ekin zion. Honela, basogintza industria indarra hartzen hasi zen udalerrian eta 1903. urtean, iparraldearekin lotuko zuen lehen trenbide-sarea iritsi zen.

Finlandiak independentzia lortu ostean, komeriak iritsi ziren udalerriko ekonomian. II. Mundu Gerra amaitzear zegoen, baina egundokoak jasan behar zituen oraindik udalerriak Laponiako Gerran. Finlandia, Alemaniaren alde ibili zen gerra guztian, bere independente-egoera mantentzeko asmoarekin, baina azkenengo momentuan gerra galdutzat ikusirik, SESBekin bakea-akordio hitzartu bat sinatu zuen eta horrek, alemaniarrak herrialdetik botatzea eskatzen zuen. Une horretantxe jasan zituzten gorriak eta bi Kemik eta Torniok. Izan ere, 1944. urteko Tornioko Batailan, bi udalerriak guztiz birrinduta gelditu ziren, eta azaleratzen hasia zen haien ekonomia garrantzitsuak lur jota amaitu zuen. Azkenean, alemaniarrak Norvegiara bidaltzea lortutakoan, berreraikitze-lanei ekin zien jaio berria izan zen herrialdeak.

Udalerriak, 1960ko hamarkadan bigarren urre-aro bat izan zuen ekonomian. Izan ere, portuak, Errusiar garaian izandako garrantzia-maila berdindu eta baita gainditu ere egin zuen. Keminmaako meatzeetako kromo lehengaien esportazioaren ondorioz, Finlandiako portu garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen eta diru-sarrera hoien inguruan, basogintza eta papergintza industriak antolatzen hasi ziren. 90ko hamarkadako Finlandiako krisi ekonomikoaz geroztik, ekonomiak bere pisua galdu du udalerriko diru-sarreretan.

Gaur egun, turismoa da garrantzia hartzen ari den sektorea, baina industriak ekonomian duen eragina izugarria da oraindik eta are gehiago honek utzitako ondareak.

[aldatu] Administrazioa

[aldatu] Azpiegiturak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Kemi-Tornioko aireportua

Hirigunea.
Hirigunea.

Kemi, oinarrizkoak diren hiru garraio-motak ditu: trena, hegazkina eta itsasontzia. Udalerria itsasertzean kokatua dagoenez, portuak, Finlandiako itsasondoko udalerri askorekin elkartzen du; hala nola, Oulu eta Helsinki hiriburuarekin. Hegoaldetik iparraldera doan estatu finlandiarraren VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea ere, udalerritik igarotzen da; eta azkenik, nahiz eta Helsinkira baino ez dituen hegaldiak, Kemi-Tornioko aireportua, kontuan hartu beharrekoa da, Lappiko aireportu handienetarikoa baita 92.267 bidaiariekin 2007. urtean [3].

[aldatu] Banaketa

Kemi udalerriak, bere biztanleria, 15 auzotan banatzen du:

  • Ajos
  • Hepola
  • Karihaara
  • Karjalahti
  • Kivikko
  • Koivuharju
  • Nauska
  • Paattio
  • Peurasaari
  • Ritikka
  • Rytikari
  • Sauvosaari
  • Syväkangas
  • Takajärvi
  • Tervaharju

[aldatu] Hiri Senidetuak

Hainbat udalerri senidetuak dauzka Kemik, batez ere merkataritzaren laguntzaz elkartutako udalerriak; hala nola Wismar, Newtownards, Ringkøbing eta bizilagun duen Luleå udalerri suediarra.

[aldatu] Politika

Udalaren eraketa [4]
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa
Ezker Batua 15  % 32,0
Alderdi Sozial-Demokrata 13  % 28,9
Zentroko Alderdia 8  % 18,8
Alderdi Nazionala 5  % 12,4
Alderdi Komunista 1  % 2,7
Langileen Alderdi Komunista 1  % 2,1

Kemin, izatez udalerri industriala, ezkerrerako joera handia dago eta 2004ko hauteskundeak ez ziren bereziak izan. Izan ere, Ezker Batua izan zen garaile, Alderdi Sozial-Demokrata orpoz-orpo jarraitzen zuela. Honela, eta bi alderdi komunistekin batuz, 43 eserlekuetatik, 30 izan ziren ezkertiarrentzat, eta Zentroko Alderdiak eta Alderdi Nazionalak ezin izan zuten ezer egin hauen indarraren kontra. Izan ere, Finlandiako alderdi nagusiak, erdibidean baino ez ziren gelditu 8 eta 5 eserlekurekin.

[aldatu] Demografia

[aldatu] Armarria

Armarrian, Kemiko egunerokoaren erakusgai diren bi objektu agertzen zaizkigu; goialdekoa aingura bat da, Kemiko portu garrantzitsua irudikatzeko erabiltzen dena. Azpian aldiz, izokin bat agertzen da, Kemijoki ibaiko eskualde honetan espezie honen ugaritasuna eta arrantzak duen afizioa irudikatzeko [5] .

[aldatu] Biztanleria

Biztanleria, ezkertiarra da batik bat. Kemin industriak duen garrantzia ikusita, biztanleak, langileak dira gehien bat eta 1990ko hamarkadan, Finlandiak izan zuen krisi ekonomikoa ikusita, hiritar askok ospa egin behar izan zuten udalerritik. Hala ere, Finlandiako ekonomia momentu ezin hobean aurkitzen denez, biztanleria gutxinaka haziz doa udalerrian.

Udalerriko nazioartean ezagunenak diren biztanleak Hannu Tihinen, hala nola West Ham eta RSC Anderlecht taldeetan ibilitako futbolaria, eta Sonata Arctica power metal musika-taldeak dira.

Eboluzio demografikoa
1987 1990 1997 2000 2002 2004 2007
25.984 25.374 24.485 23.689 23.236 22.907 22.677

[aldatu] Samitarrak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Samitar

Kemin, samitar-talde berezi bat antolatu zen. Berezitasuna samieraren aldaera batez hitz egiten zutela zen, Kemiko Samiera, gaur egun guztiz desagertua dagoena hiriko samitarrekin batera.

[aldatu] Kultura

Kulturalki oso aberatsa da udalerria. Ez ditu ez eraikin izugarririk, ezta museo edo turistentzat erakargarri izan daitezkeen beste hainbat leku; baina harrigarria eta ezohikoa egiten duten berezitasun asko ditu Kemik; hala nola, Kemiko eliza.

Finlandiako eliza luterano berezienetakoa eta ikusgarrienetakoa da bertako eliza. Izokin koloreko eraikuntza hau, 1902. urtekoa izanik, modernismo handia erakusten du eta hotzaren ondorioz, oso ongi kontserbatuta dago, 2003 urtean egin ziren konpontze lanak oso gutxi iraun baitzuten.

Kemiko elur-gaztelua, "Lumilinna", munduko elurrezko eraikuntza handiena da. Herritarrak, izotza eta elurra lantzen iaioak direla antzeman daiteke, udalerriko eraikuntza harrigarriena eta bisitatuena baita.

Sampo izotz-hauslea da, berezia den Kemiko beste atrakzio bat.

Izan ere, 1961. urtean eraikitako ontzi honek, hasieran, Botniako Golkoan, neguko ur izoztua puskatzeko eta merkataritza urte garai honetan ere ahalbidetzeko eraikia izan zen. Hala ere, denboraren poderioz, bere beharra aldatuz joan zen eta itsasontzi turistiko bihurtu zen gutxinaka. Gaur egun, lau orduko ibilaldiak antolatzen dituzte ia egunero urtarriletik apirilera.

Azkenik, harribitxien galeria bat aurki dezakegu bertan, geologia eta bitxi-jarraitzaileek gustoko aurki dezaketena.

[aldatu] Kirola

Palloseura Kemi Kings, Kemiko futbol-taldea da, Finlandiako bigarren mailan aurkitzen dena.

[aldatu] Osasuna

Udalerrian, erietxe handi bat aurkitzen da, Länsi-Pohja Erietxea, non ohikoak edo larriak ez diren gaixotasunak zaintzen diren. Izan ere, gaixotasuna larria bada eta Kemin aurkitzen ez den espezializazio-mota bat behar bada, biztanleak Ouluko Erietxera joan ohi dira. Hala ere, hortz kontuetan, Kemi eta Oulu udalerriek osatzen duten ardatza Finlandiako garrantzitsu eta hoberenetarikoa da, Helsinkikoarekin batera.

[aldatu] Ekonomia

Nahiz eta biztanleen azken urteetako joera zerbitzu sektorearen mundurantz hurbiltzea izan den, Kemi, udalerri industriala da.

Suediako erresumaren menpe egondako urteetan, udalerria, hiri eta portu garrantzitsu bezala kokatu zen herrialdean, eta Botniako Golkoko merkataritzaren erdigune izatera heldu zen. Hala ere, ekonomikoki urre-aroa, Errusia inperialaren menpe zegoenean lortu zuen. Izan ere, erresuma oso honetako mendebaldeneko portua bilakatu zen, Kemi beraz, sartaldeko herrialdetako merkataritzaren abiapuntua bihurtu zen.

Kemiko industrigunea.
Kemiko industrigunea.

Honela, hiriaren hazkundea zela medio eta Laponiako baso zabalak eskaintzen zuten zura aprobetxatuz, basogintza bezalako industriak antolatu ziren portuaren inguruan eta hauek, Europa osoan zehar zabaltzea lortu zuten. Trenbide bidezko garraioa ez zen asko luzatu eta 1903. urtean, hiria, Finlandiako hiriburu eta beste erdigune garrantzitsuenekin lotua izan zen, industriaren hazkundea lortuz.

Finlandiak independentzia lortu eta Laponiako Gerraren ostean desoreka iritsi zen herrialdera, eta honek, udalerriko ekonomiaren gainbehera sakona eragin zuen. Hala ere, Bigarren Mundu Gerran, herrialdea, soberano izatea lortzerakoan, gerrak eragindako suntsiketak konpontzeari ekin zioten segituan, eta ekonomia bizkor suspertzea lortu zuten.

Udalerriak, 1960ko hamarkadan, bigarren urre-aroa jasan zuen ekonomian. Izan ere, Errusiar garaian izandako garrantzia-maila berdindu edo gainditu zuen portuak. Keminmmaako meatzeetako kromo lehengaien esportazioaren ondorioz, Finlandiako portu garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen eta diru-sarrera hoien inguruan basogintza eta papergintza industriak antolatzen hasi ziren. Izan ere, Keminmaakoak, Europa osoko kromo-meatze bakarrak dira.

Gaur egun, garrantzia hartzen ari den sektorea, turismoa da, baina industriak ekonomian duen eragina izugarria da oraindik, eta udalerriko portua eta papergintza eta basogintza industriak, Europa mailan garrantzi eta ospe handia dute.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Webguneak

[aldatu] Argazki gehiago

[aldatu] Erreferentziak



aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -