Lappi
Wikipedia(e)tik
Lappi |
||||
---|---|---|---|---|
|
||||
Berezko izena | Lapin lääni Lapin maakunta |
|||
Herrialdea | Finlandia | |||
Hiriburua | Rovaniemi | |||
Lur. Gobernadore | Hannele Pokka | |||
Esk. Gobernadore | Esko Lotvonen | |||
Azalera | 98.946 km² | |||
Biztanleria | 184.446 (2007.11.30) | |||
Dentsitatea | 1,9 bizt/km² | |||
Hizkuntza ofiziala(k) | Finlandiera Samiera |
|||
Antzinako probintziak | Laponia Pohjanmaa |
|||
Lurraldeko webgunea | ||||
Eskualdeko webgunea |
Laponia finlandiarra (Lappi finlandieraz eta samieraz), Finlandiako probintzia eta eskualde bat da. Iparraldeeneko eskualdea da eta Errusia, Norvegia eta Suedia herrialdeak eta Ouluko probintzia ditu mugakide. Mundu osoko herrialde askoren umeen ustetan lurralde hau da Bizar Zuriren (finlandieraz: Joulupukki) etxea eta bertan, Zirkulu Polar Artikoko paraleloa igarotzen den lekuan, herri tematiko bat dago antolatua.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Laponia (Antzinako Probintzia)
Sakontzeko, irakurri: Pohjanmaa
Sakontzeko, irakurri: Samitar
Antzinako Finlandia osatzen zuten herriak Finn, kareliar, samitar eta tavastiar herriak izan ziren. Lehenengo eta azkenengo herriak bat egin zuten denboraren poderioz eta suediarren inbasioaren ondoren beraiekin tratuan hasi ziren. Kareliarrak aldiz, Errusiarekiko lotura estua mantendu dute beti, eta samitarrak euren lekua non zegoen jakin gabe, gutxinaka iparralderantz joan ziren geroz eta isolatuago geldituz. Bertan, euren kultura, hizkuntza (samiera)... mantendu zituzten urtetan eta Europa osoa bizitzen ari zen hazkundean ez zuten parte hartu.
Samitar herria beti batua baina mugen bidez zatitua egon da. Iparrraldeko bizilagun hauek ez zuten historian ia parte hartu II. Mundu Gerra arte, Finlandia herrialdea borrokan sartu zen arte. Finlandia bere independentzia eutsi nahian gerran sartu zen eta bai SESB eta ondoren Alemania naziaren aurka jardun izan behar izan zuen. Hauen aurkako hainbat gerra Lappiko lurretan eman ziren Laponiako Gerra eta Rovaniemiko Bataila bezalakoak. Bertan hainbat herri suntsitu eta hildako asko suertatu ziren.
Gerra amaitu ostean Lappi probintzia eta eskualdea sortu zen. Bertan gehiengoa samitarrak ziren, baina gaur egun finlandiar exodo handia mugitu da iparraldeko lurraldeetara, eta nahiz eta samitarrak guztiz babesten dituen gobernu finlandiarrak geroz eta ehuneko gutxiagoa osatzen dute Laponian. Gaur egun 6.000 samitar baino gutxiago daude (biztanleriaren %4 baino ez), honenbestez nahiz eta probintziaren historia samitarrekin batera joan gaur egun Finlandiako historiaren barnean koka dezakegu eskualdea.
[aldatu] Demografia
[aldatu] Biztanleria
Finlandiako biztanle gutxieneko eta azalera gehieneko probintzia da, biztanle-dentsitate gutxienekoa. 185.000 lagun baino ez daude eta samitarrak %4a baino ez dira. Hizkuntza nagusia finlandiera da, baina samiera ere babestua udago.
[aldatu] Klima
Zirkulu Polar Artikoaren barnean aurkitzen da, eta Europa osoko tenperatura baxuenak ematen dira. Elurrezko paisaia da nagusia eta pinuek Bizar Zuriren bizitoki aparta egiten dute.
[aldatu] Kultura
Sakontzeko, irakurri: Samitar
[aldatu] Administrazioa
Laponia, Finlandiako probintzia eta eskualde bat da aldi berean, eta 21 udalerriz osatua dago.
[aldatu] Udalerriak
Eskualdea 6 barrundik osatzen dute: Ekialdeko eta Iparraldeko Laponiakoa, Kemi-Torniokoa, Rovaniemikoa, Tornio bailarakoa eta Tunturikoa. Nahiz eta banaketa hauek ez duten esannahi gehiegi laguntza ekonomikorako balio izan ohi dute.
Hiri garrantzitsuenak Kemi, Rovaniemi (hiriburua) eta Tornio dira.
E. Laponiako Barrundia
|
I. Laponiako Barrundia |
Rovaniemiko Barrundia
|
Tornio bailarako Barrundia
|
Tunturiko Barrundia |
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Argazki gehiago
Bizar Zuriren herria. |
Inari herriko ikuspegia. |
Kemi herriko eliza. |
|
Kemiko elur-jatetxea. |
Rovaniemi hiriko arratsaldea. |
||
Tenojoki ibaia. |
Yllästunturi mendia Kolaritik. |
Finlandiako probintziak | ||
---|---|---|
Åland Uharteak • Ekialdeko Finlandia • Hegoaldeko Finlandia • Lappi • Mendebaldeko Finlandia • Oulu |