Hispaniola
Wikipedia(e)tik
Hispaniola (gaztelaniaz La Española) Antilletan dauden uharterik populatuena eta bigarren handiena da. Uhartea mendebaldean Kuba eta ekialdean Puerto Rico ditu. Haitik uhartearen mendebaldeko herena okupatzen du eta Dominikar Errepublikak ekialdeko bi herenak.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Gonzalo Fernández de Oviedok eta Bartolomé de las Casasek Haiti zioten uharteari. Hitza tainoa izan arren, bertokoentzat Haiti hitza uharteko eskualde bat baino ez zen.
Kristobal Kolonek La Española izena jarri zion. Peter Martyr d'Anghierak izena latinaratu eta Europa osoan zehar Hispaniola izena hedatu zen.
Espainian ere uhartea Isla de Santo Domingo izenaz ezaguna zen, eta oraindik Dominikar Errepublikako Konstituzioak horrela deitzen dio uharteari.
[aldatu] Historia
Europarrek bisitatu baino lehen, Hispaniolan tainoak, arawak tribu bat, bizi ziren. Kristobal Kolonek Amerikara heldu zen lehendabiziko aldian Hispaniolara heldu zen. 1493an espainiarrek Amerikako lehendabiziko kolonia eratu zuten Hispaniolan, Nueva Isabela herria, gero Santo Domingo izango zena.
XVII. mendean uhartea pirataz bete zenez, Espainiak mendebaldeko eskualdea utzi eta Santo Domingo inguruan bildu zituen bere kolonoak. Gauzak horrela, 1665an, Frantziak ofizialki uhartea kolonizatu eta Saint-Domingue kolonia sortu zuen mendebaldeko aldean.
XIX. mendean uhartea bere independentzia lortu zuen, bai esklaboen matxinadei esker bai bertoko politikoei esker. Baina 1861ean, estatu askea berriro Espainiako kolonia izatera itzuli zen. Gero, Estatu Batuekin sinatutako Itunari esker, Estatu Batuen kontrolpean egon zen. Horrela XX. mendean Hispaniola Haitiko François Duvalier eta Dominikar Errepublikako Rafael Leónidas Trujillo diktadurapean bukatu zen.
[aldatu] Geografia
Hispaniola Karibeko bigarren uharterik handiena da, 76.480 km² azalerarekin. Ipar-mendebaldean Kuba du 80 kilometroko Windward pasabidea zeharkatuta; hegomendebaldean Jamaika, Jamaikako kanala igarota; ekialdean Puerto Rico, Mona pasabidea igarota; eta, Bahamak eta Turks eta Caicos uharteak iparraldean.
Uharteak lau mendilerro nagusi ditu:
- Erdialdeko mendilerroa, Dominikar Errepublikan Cordillera Central eta Haitin Massif du Nord. Hemen kokatzen da Antilletako mendirik altuena 3.087 metrotako Duarte mendigaina.
- Iparraldeko mendilerroa, Dominikar Errepublikan Cordillera Septentrional. Mendilerroako mendirik handiena Diego de Ocampo mendigaina.
- Mendebaldeko mendilerroa, Dominikar Errepublikan Cordillera Oriental.
- Neibako mendilerroa, Dominikar Errepublikan Sierra de Neiba eta Haitin Montagnes Noires, Chaîne des Matheux eta Montagnes du Trou d'Eau.
Hauexek dira Hispaniolaren datu nagusiak:
Herrialdea | Biztanleria (2005) |
Azalera (km²) |
Azalera (%) |
Biztanle dentsitatea |
---|---|---|---|---|
Haiti | 8.528.000 | 27.750 | 36,2 | 255 |
Dominikar Errepublika | 8.895.000 | 48.730 | 63,7 | 179 |
Hispaniola | 17.423.000 | 76.480 | 100 | 206 |
[aldatu] Ikus, gainera