Ehuneko
Wikipedia(e)tik
Ehunekoa edo portzentajea proportzio bat edo zatiki bat adierazteko modua da, zatitzaile bezala 100 zenbakia duena. Esate baterako, "%60" (ehuneko 60) adierazpena 60/100 eta 0,6ren baliokidea da. Perpaus batean:
- Euskaldunon %50ak...
Honako bi hauek baliokideak dira:
- Euskaldunon 50/100ak...
- Euskaldunon 0,5ak...
[aldatu] Ehuneko ikurra
Ehunekoak adierazterakoan zenbakiaren aurretik jartzen den karakterea da ehuneko ikurra ( % ). Izan ere, euskaraz ehunekoak adierazteak duen berezitasuna, beste hizkuntza gehienek ez bezalaxe, ikurra zenbakiaren aurretik doala da; hots, %35 da adierazpen egokia, eta ez 35%. Ikur honek aldaketa ugari izan ditu urteak pasa ahala. Lehena 1425ean sortu zen, P cento testua argi eta garbi erakusten duena; 1650ean, bertsio laburrago bat sortu zen, XVIII. mendean gaur egungo ikur berbera erabiltzen hasi zirelarik.