Zenbaki
Wikipedia(e)tik
Zenbakia kantitate baten irudia edo sinboloa da. Zenbaki ezagunenak arruntak dira (0, 1, 2, eta abar), zenbatzeko erabiltzen direnak. Zenbaki negatiboak gaineratzen ba ditugu, osokoak lortzen ditugu. Osokoen arteko zatiduren bidez arrazionalak sor ditzakegu. Beste hamartarrak barne hartzen (irrazionalak, alegia) errealak burutzen ditugu, eta azkenean, konplexuak gaineratzen ekuazio algebraikoak ebazteko zenbaki behar diren guztiak ditugu. Hala ere, beste zenbaki mota dira, infinituak eta transfinituak. Erreal diren artean, ekuazio algebraikoaren soluzio ez direnak transzendenteak deritzegu; adibidez, Pi eta e. Bi zenbaki hauek Euler-en identitatearen bidez lotu daude (identitate honi munduko formula ospetsuena deritzete).
Hona hemen zenbaki mota garrantzitsuenak:
- Zenbaki arrunt
- Zenbaki kardinal
- Zenbaki ordinal
- Zero
- Zenbaki lehen
- Zenbaki konposatu
- Zenbaki perfektu
- Zenbaki oso
- Zenbaki arrazional
- Zenbaki erreal
- Zenbaki irrazional
- Zenbaki aljebraiko
- Zenbaki transzendente: Π, e
- Zenbaki konplexu
- Koaternioi
- Zenbaki infinitu
- Zenbaki transfinitu
- Zenbaki-sistemak
[aldatu] Beste zenbaki motak
[aldatu] Ikus, gainera
- Matematika
- Oinarri konstanteko zenbaki-sistema
- Zenbakizko kognizioa