Atari:Euskalatlas/Artikulu
Wikipedia(e)tik
Iruñerria Nafarroako erdialdean dagoen eskualdea da, probintziaren populatuena dena eta Iruñea hiriburuaren inguruan kokaturik dagoena, Iruñeko merindadearen hego-ekialdean.
Iruñerriko Mankomunitatearen definizioari jarraiki, 17 udalerrik osatzen dute Iruñerria, eta guztira 316.000 pertsona bizi da bertan 2006ko datuen arabera.
[aldatu] 2008
Bizkaia Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru probintzia edo lurralde historikoa da, honen mendebaldean kokatua. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217km²-ko azalera eta 1.136.181 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da eta Bilbo Handiak osatzen du gaur egun dagoen konurbazio garrantzitsu bakarra.
Hiriburua Bilbo da.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Abbadia jauregia Hendaiako (Lapurdi) itsaslabarren gainean dago, Santa Ana muturreko muinoan. Anton Abbadiak eraikiarazi zuen 1860 eta 1870 artean, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neo-gotikoan, eta Ingalaterran XIX. mendean egin ziren gazteluen eredura.
Anton Abbadiaren paperen arteko 1865eko aurrekontu batzuetan, gaztelua egiteko aurreikusiriko gastuen guztizko kopurua ageri da: 172.887 libera, altzariak kontuan hartu gabe.
Hil aurretik, Anton Abbadiak gaztelua eta lur sail osoa Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar haundi daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai. Galea, Matxitxako eta Ogoño lurmuturrak kostak egiten dituen sargune eta irtenguneen adibide dira.
Muskiztik Abrarako zatia hiru udalerrik osatzen dute: Muskiz, Abanto-Zierbena eta Santurtzi. Abrako golkoarekin aurkitu arte kosta ez oso malkartsua dago. Ibai bakarra Barbadun ibaia da, Zierbanako La Arena hondartzan itsasoratzen dena eta Muskiz eta Zierbanaren arteko muga zehaztuen duena.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Bilboko historia hiriko fundazioarekin 1300. urtean hasiko dugu eta gaur arte Guggenheim Bilbao Museoaren sorrerarekin amaitu, Bizkaiko hiriburuaren azken motorra izan dena.
Ez da oso ziurra Bilboren sorrera aurretiko denboran nolakoa zen herria. Dirudienez, Diego Lopez de Harok uribildu titulua eman aurretik, bazen itsasadarraren bi aldeetan hedatzen zen herria. Bilboko lurretan aurkitu diren aztarnarik zaharrenak Malmasinen gainean daude, lan batzuen arabera orain dela 2000 urte ingurukoak. Beste lan batek dio Malmasin gainean dagoen kastroaren eta Basaurin dagoen Finagako nekropoliaren artean lotura zuzena dagoela. Finagan aurkitutako hilotzak K. a. IV. mendetik, K. o. XIII. mendera doaz.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Errenteria Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen herria da, Donostiatik 7 kilometrora. Udalerriak 31 km² dauzka. Oarsoaldeko eskualdean dago Oiartzun, Pasaia eta Lezorekin batera, eskualdeburua izanik. Gaztelako Alfontso XI.ak herri karta eman zion 1320an, Villanueva de Oiarso izenarekin.
39.000 herritar inguru dauzka eta Gipuzkoako hirugarren herririk jendetsuena da, Donostia eta Irunen atzetik. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hamargarren herririk jendetsuena da.
Orereta izenaz ere ezaguna da.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Iruñerria Nafarroako erdialdean dagoen eskualdea da, probintziaren populatuena dena eta Iruñea hiriburuaren inguruan kokaturik dagoena, Iruñeko merindadearen hego-ekialdean.
Iruñerriko Mankomunitatearen definizioari jarraiki, 17 udalerrik osatzen dute Iruñerria, eta guztira 316.000 pertsona bizi da bertan 2006ko datuen arabera.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Viana hiri historiko eta monumentala Nafarroako mendebaldean kokatzen da, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean, Lizarrerriaren mendebaldeko muturrean. Mugakidea da Araba eta Errioxarekin.
1219koa du fundazio data, Nafarroako Antso VII erregeak berreraiki eta Forua edo Arranoaren Erregalia eman zionekoa. Prospekzio arkeologikoek historiaurreko eta historiako berrogeita hamarren bat aztarnategi azaleratu dituzte, eta horrek erakusten digu inguruko eremurik aberatsenetakoa dela gurea arkeologia alorrean.
Iruñetik 81 eta Logroñotik 9 kilometrora dago.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
[aldatu] 2006
Altsasu Nafarroako udalerria da, Sakanako bailaran kokatuta dagoena eta bailara horretako hiriburua delarik. Bidegurutze garrantzitsua izateagatik hazkuntza handia jasan duen herria da eta 2005ean 7.455 biztanle zituen. Honek Iruñea eta Gasteiz artean dagoen herririk handiena izatea dakar.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Zuberoa edo Xiberua Euskal Herriko lurralderik txikiena da. Hiriburua Maule du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren (64) parte da. Frantsesez Soule izena ematen diote.
Mugakide hauexek ditu: iparraldean eta ekialdean Biarno, mendebaldean Behe Nafarroa eta hegoaldean Nafarroa. Bertako euskalkia zuberera da.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Iruñea edo Iruña Nafarroako eta historikoki Euskal Herriko hiriburua da. 163.936 biztanle zituen 1996an (10.992 euskaldunak, 13.890 ia-euskaldunak, 139.054 erdaldunak). San Fermin jaiak uztailaren 6an hasten dira, mundu guztian ezagunak direnak.
Iruñeko hiria Erromatarrek (Ponpeiok) fundatu zuten Pompaelo izenarekin eta geroago Nafarroako Erresumaren hiriburua izan zen.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Bilbo Bizkaiko hiriburua, eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da. Bestalde Espainiako hiri nagusietako bat ere bada. 353.567 biztanle (bilbotarrak) ditu eta 41 kilometro karratuko azalera, eta "Bilbo Metropolitarra" edo Bilbo Handia deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala da.
Izenari dagokionean Bilbo da euskal izen arautua. Bilbao erdaraz gorde den euskal izen zaharra da.
Bilbo Handia, Muskizetik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagararte ekialdetik mendebaldera. Ingurune honek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira. Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago bilduz.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Arrasate Gipuzkoako Debagoiena eskualdeko udalerria da. Bertakoak arrasatearrak edo mondragoetarrak dira. Bergarako barruti judizialaren menpe dago.
Kooperatiben hiriburua da, bertan sortu zirelako euskal enpresa kooperatibo garrantzitsuenak: Euskadiko Kutxa, Eroski, Fagor, Mondragon Unibertsitatea (MU)...
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Barakaldo Bizkaiko Bilbo Handia eskualdeko udalerria da. Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokaturik dago. Bere izena Baratzaldea izenetik eratorria da. 2005. urtean 94.967 biztanle zituen. Bizkaiko bigarren herri populatuena da, Bilboren atzetik. Bilbao Exhibition Centreren (BEC) egoitza da 2004tik.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Nafarroako Foru Erkidegoa edo Nafarroa Garaia (gaztelaniaz Navarra), Euskal Herriko zazpi lurraldeetariko bat da. Iruñea du hiriburu (191.000 biztanle).
Nafarroako Foru Erkidegoa gaur egun Espainiako Erresumaren barruan datza. Baina, historikoki, Nafarroako Erresuma independentea zen Albako Duke espainolaren agindupeko gudarosteek inbaditu zuten arte.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia
Ibarrangelu Bizkaiko Gernika-Bermeo eskualdeko udalerria da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.2005. urtean 570 biztanle zituen. Laga eta Laidako hondartzak udalerri hontan aurkitzen dira.
Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia