Barbadun
Wikipedia(e)tik
|
||||
---|---|---|---|---|
Barbadun itsasadarra |
||||
[[Irudi:|200px]] | ||||
Kokapena | Bizkaia | |||
Luzera | 12 km | |||
Iturburua | Abellaneda, Sopuerta (200 m) | |||
Ibai ahoa | La Arena ( Bizkaiko Golkoan) |
Barbadun Bizkaiko mendebaldean dagoen ibaia da. Mendebaldetik hasita, Euskal Herriko lehendabiziko ibaia da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenak
Barbadun ibaiak baditu beste izen batzuk, esaterako, Somorrostro, Mayor, Merkadillo edo Lombar.
[aldatu] Ibilbidea
Ibaiaren iturria 200 metroko kotan dago, Kolitza mendia eta Abellanedaren ondoan. Hasieran, Merkadillo ibaia du izena Sopuerta zeharkatzen duenean. Behin Muskizen Barbadun izena ezagutua, El Pobaleko Burdinola ezkerraldean uzten du, hortxe dago ibaia gainditzen duen XVII. mendeko zubi zaharra.
Muskizko Santelices auzotik pasa ondoren, ibaia itsasadar bihurtzen da. San Juan auzoan, Kotorrio ibaiaren ahoa dago. Hortik, San Julian auzoa igarota, Barbadunek La Arena hondartzan itsasoratzen du.
[aldatu] Ibaiadarrak
- Galdames ibaia, eskuinetik, hasierako partea Golilza ibaia da.
- Badillo erreka.
- Barcena erreka.
- Tejera erreka.
- Baldebezi erreka, eskuinetik.
- Kotorrio ibaia.
- Pikon ibaia.
- Tobas erreka.
- Txikito erreka.
- Tobas erreka.
- Sobaco erreka.
- Pikon ibaia.
- El Ponton erreka ezkerretik.
- Gardedo erreka ezkerretik.
- Morenillo erreka eskuinetik.
[aldatu] Itsasadarra
Barbadunaren itsasadarra lehen urtokia zen. Ibaiaren eskuineko partean, gaur egun Petronor Birfindegia dagoen lurrak, Urdaibaik beste aberastasuna zeukan padura zegoen. Hain zen aberatsa lekua non Lope Gartzia Salazarrek bere gaztelua Muskizen kokatzen baitu haraino itsasoa heltzen zelako eta horrela beti zerbait jateko izango zuelakoan.
Gaur egun, bai Petronorrek bai CAMPSAk ia padura osoa okupatu dute behin biziriko fauna eta basaflora txikituta. Bizirik dagoen padura, Pobeña auzoan kokaturikoa, natura gune babestua da.