Ebro
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Zaragoza zeharkatzean |
||||||
Kokapena | Espainia | |||||
Luzera | 910 km | |||||
Arroa | 80.093 km² | |||||
Emaria | 426 m³/s | |||||
Iturburua | Kantabria (1.980 m) | |||||
Ibai ahoa | Mediterraneoa |
Ebro Espainian emari handiena duen ibaia da, eta izen berbera daukan ibarra zeharkatuz ( 83.093 km²) Mediterraneo itsasoan jotzen du sorbidetik 910 kilometrora, Ebroren Delta sortuz.
Ebro ibaia, Fontibren (Kantabria) jaiotzen da, 1980 metroko garaieran, eta Reinosa, Miranda Ebro, Haro, Logroño, Calahorra, Alfaro, Tutera, Alagón, Zaragoza, Caspe, Mequinenza, Riba-Roja d'Ebro, Tortosa, Amposta, San Jaume d'Enveja eta Deltebreko herriak zeharkatzen ditu bere Mediterraneorako bidean.
Bere ibarra mugatzen dituzten mendikateak hauek dira:
- Pirinioak iparraldean .
- Iberiar sistema hegoaldean.
- Europako Mendiak bere jaiotzean.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Ibaiaren izena grezieraz Έβρος zen eta latinez Iberus. Izenaren jatorria Iber omen da (geroago Iberia izena emango zuena) eta honena Ibar euskal hitza.
[aldatu] Datu Geografikoak
Ebro ibaiak, Kantabria, Gaztela-Leon, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu, gainera Araba eta Burgos artean, muga natural bezala egiten du.
910 kilometroko luzera du.
Iturburua, lehen Fontibre zela uste zen, 880 metrotara, gaur egun, ordea, Ebro ibaiaren iturburua Hijar ibaian kokatzen da, 1980 metrotara.
Ebro ibaiaren Deltak, 7802 hektareako zabalera du, eta bere barnean, Espainiako arroz landaketa nagusienak aurkitzen dira. Gaur egun, gune natural honek natura parkea osatzen du 1983. urtetik.
[aldatu] Datu Hidrografikoak
Ebro ibaia, ibai emaritsua da, eta bataz beste 426 m³/segundoko emaria du, baina gorabehera handiak jasaten ditu urtean zehar. Udan, lehorte gogorrak direla eta bere emaria oso urrituta aurkitzen da, eta udaberrian, Pirinioetako elurren urtzea dela eta, bere emaria puntu gorena aurkitzen du, honen adibidea, lehorte garaian Tortosan (Ebroren Deltan) 32m³/s ko emaria izan du, eta uholde garaian, berriz 10.000 m³/s baino gehiago.
Zaragozako hiriburuan, uholde handienetan ondorengo datuak hartu ziren:
- 1888ko martxoan: 3.760 m³/s
- 1891ko urtarrilean: 3.250 m³/s
- 1892ko otsailean: 3.790 m³/s
- 1895eko urtarrilean: 3.118 m³/s
- 1930eko martxoan: 3.600 m³/s
- 1930ko abenduan: 3.000 m³/s
- 1937ko urrian: 3.000 m³/s
- 1941eko urtarrilean: 4.000 m³/s
- 1952ko otsailean: 3.260 m³/s
- 1961eko urtarrilean: 4.130 m³/s
- 1966ko azaroan: 3.154 m³/s
- 2003ko otsailean: 2.957 m³/s
- 2003ko martxoan: 2.220 m³/s
[aldatu] Ibaiadar nagusiak
[aldatu] Ezkerretik
- Nela ibaia
- Jerea ibaia
- Baias ibaia
- Zadorra ibaia
- Ega ibaia
- Aragoi ibaia 1300 hm³/urtero
- Arba ibaia
- Gallego ibaia 1000 hm³/urtero
- Segre ibaia
[aldatu] Eskuinetik
- Oca ibaia
- Tiron ibaia
- Najerilla ibaia
- Daroca ibaia
- Iregua ibaia
- Leza ibaia
- Cidacos ibaia
- Alhama ibaia
- Queiles ibaia 20 hm³/urtero
- Huecha ibaia 40 hm³/urtero
- Jalon ibaia 650 hm³/urtero
- Huerva ibaia 35 hm³/urtero
- Aguas Vivas ibaia 35 hm³/urtero
- Martin ibaia 60 hm³/urtero
- Guadalope ibaia 250 hm³/urtero
- Matarraña ibaia 50 hm³/urtero
[aldatu] Urtegiak
Ebro ibaiak urtegi anitz ditu, haietatik garrantzitsuenak:
- Ebroko urtegia [1], iturburuan.
- Mequinenzako urtegia
- Ribarojako urtegia
[aldatu] Ekoizpen elektrikoa
Ebro ibaiaren bidean, zenbait urtegi aurki ditzakegu, zeinek Espainiako energia hidroelektrikoaren zati nabarmena ekoizten dute.
- 74 zentral Huescako probintzian 2.787.000.000 kW/h ekoizpenarekin.
- 30 zentral Zaragozako probintzian 761.000.000 kW/h ekoizpenarekin.
- 34 zentral Terueleko probintzian 28.000.000 kW/h ekoizpenarekin.