Danubio
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Hungariako parlamentuan, Budapest |
||||||
Kokapena | Europa erdi eta ekialdea | |||||
Luzera | 2.860 km | |||||
Arroa | 817.000 km² | |||||
Emaria | 6,500 m³/s | |||||
Iturburua | Oihan Beltza | |||||
Ibai ahoa | Itsaso Beltza |
Danubio ibaia Europako bigarren ibai luzeena da, Volgaren atzetik, 2.850 km. baititu.
Alemaniako Baso Beltzan sortzen da, bi erreka txikitan: Brigach eta Breg izenekoak. Donaueschingen hirian bat egiten dute, eta Danubio izena jasotzen du ibaiak hortik aurrera. Itsaso Beltzera botatzen du ura, Errumanian.
Danubio mendeetan zehar bide garrantzitsua izan da. Erromatar Inperioko muga egonkorrenetakoa, gaur egun 10 herrialdetan barna igarotzen da: Alemania, Austria, Eslovakia, Hungaria, Kroazia, Serbia eta Montenegro, Bulgaria, Errumania, Moldavia eta Ukraina.
Hurrengo hirietan zehar ere igarotzen da:
- Ulm - Alemania
- Ingolstadt - Alemania
- Regensburg - Alemania, Goi Palatinatuko hiriburua
- Passau - Alemania
- Linz - Austria, Goi Austriako hiriburua
- Krems - Austria
- Viena - Austriako hiriburua
- Bratislava - Eslovakiako hiriburua
- Budapest - Hungariako hiriburua
- Vukovar - Kroazia
- Novi Sad - Vojvodina serbiar probintziako hiriburua
- Belgrado - Serbia eta Montenegroko hiriburua
- Drobeta-Turnu Severin - Errumania
- Vidin - Bulgaria
- Ruse - Bulgaria
- Brăila - Errumania
- Galaţi - Errumania
- Tulcea - Errumania
[aldatu] Danubio ibaia beste hizkuntzetan
- Donau alemanez
- Dunaj eslovakieraz
- Duna hungarieraz
- Donava eslovenieraz
- Dunav kroazieraz
- Дунав/Dunav Serbieraz
- Дунав bulgarieraz
- Dunăre errumanieraz
- Дунай/Dunay ukraineraz
- Danuvius latinez
- Tuna turkieraz
[aldatu] Danubiora ura isurtzen duten ibaiak
Europar Batasuneko ibairik luzeena izaki hainbat ibai garrantzitsuren urak jasotzen ditu. Jaiotzetik itsasoratzerarte, honakoak dira garrantzitsuenak:
Iller - Lech - Regen - Isar - Inn - Enns - Morava - Leitha - Váh - Hron - Ipel - Sió - Drava - Vuka - Tisza - Sava - Timis - Velika Morava - Caras - Jiu - Iskar - Olt - Vedea - Arges - Ialomita - Siret - Prut