Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Viena - Wikipedia, entziklopedia askea.

Viena

Wikipedia(e)tik

Vienako ikuspegi bat
Vienako ikuspegi bat

Viena Europa Erdialdeko hiri bat da, Danubio ibaiaren ertzetan kokatua dagoena, Alpeetako lehenengo haranetan. Austriako hiriburua da, eta herrialdea osatzen duten estatu batekoa ere (Bundesland Wien).

Bere gaur egungo biztanleria 1.670.347 pertsonetakoa da (ikus, 2007ko datuak), Austriako gune kultural eta politikorik handiena delarik. Gune metropolitarrak 2,3 milio pertsonetako biztanleria du, eta hizkuntza ofiziala alemaniera da.

Hiriak historia luzea du, Europa osoko hiribururik zaharrenetarikoa baita. Horren ondorioz, ondare artistiko eta kulturala izugarria da. XIX.mendean zehar, munduko musika-hiribururik garrantzitsuenetarikoa izan zen, eta XX.mendean, filosofia, pentsaera eta eztabaida politikoaren gune nabarmena ere.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Vienako historia

K. a. 500 inguruan erasita, jatorri zeltiarra zuen. K. a. 15ean, erromatarrek muga-hiri (Vindobona) bihurtu zuten, Erromatar Inperioa iparraldeko germaniar tribuen aurka gorde zezan.

Erdi Aroan, Babenberg leinuaren hiria izan zen, eta, 1440an, Habsburg dinastiaren egoitza. Hortik aurrera, Viena handitzen joan zen, Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko hiriburua bilakatu arte. XVI. eta XVII. mendeetako otomandarren inbasioak Vienan bertan geldiarazi zituzten, Vienako setioa 1529koa eta Vienako bataila 1683koa baitira.

Austriako Inperioko hiriburu 1804an bihurtu zen Viena. Hortaz, paper garrantzitsua jokatzen jarraitu zuen Europako zein munduko politikan. Horrela, 1815ean, Vienako Kongresua burutu zen bertan, Napoleondar gerren osteko mundua antolatzeko. Austro-Hugariar Akordioaren ondoren (1867), Vienak Austro-Hungariar Inperioko hiriburua izaten segitu zuen. XIX. mendearen bigarren erdi horretan, hiria garatu eta hedatu zen aurreko ingurumarien gainean, Ringstraße izeneko proiektu handia eta ospetsua burutuz.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, 1918an, Viena Austriako Lehenengo Errepublikako hiriburua bihurtu zen. Hurrengo urteetan, sozialismoaren gotorlekua izateko ospea hartu zuen Vienak, Viena Gorria goitizenaren azpian. 1934an, Engelbert Dollfuss kantzilerrak armada Vienara eraman zuen milizia sozialistak sortutako matxinada bertan behera utz zezan. 1938an, Austrian heroi moduko sarreraren ondoren, Adolf Hitlerrek hitzaldi entzutetsua eman zuen bertan, Austriarekiko bat-egitea (Anschluß) defendatzeko. Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, hiriburu estatusa galdu zuen Vienak Berlinen mesederako.

Gerra horretan, sobietarrek okupatu zuten Viena 1945ean, bi asteko setio baten ostean. Hasiera batean lau eremutan banandu zuten Aliatuek. Atzerritarren okupazioak iraun zuen hurrengo 10 urtetan, Gerra Hotzaren bi blokeren artean nazioarteko espioitzaren gune estrategikoa bilaktu zen Viena.

1970eko hamarkadan, Bruno Kreisky kantzilerrak Vienako Nazioarteko Zentroa inauguratu zuen. Hor, nazioarteko elkarteen egoitzak eraitzekoak ziren. Honela, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, Petrolioa Exportatzen duten Herrialdeen Elkartea edo Europako Segurtasunerako eta Elkarlanerako Erakundea bertan finkatu dira, Vienari lehengo nazioarteko ospea itzuliz.

[aldatu] Musika

  • Orkestrak: Wiener Philharmoniker eta Wiener Symphoniker.

[aldatu] Biografiak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Zientzia

[aldatu] Kanpo loturak

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com