See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Artziniega - Wikipedia, entziklopedia askea.

Artziniega

Wikipedia(e)tik

Artziniega

ArabaAraba
Artziniegako armarria
Izen ofiziala Artziniega
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Aiaraldea
Posta-kodea 01474
Koordenatuak 43°7′16″N 3°7′41″W / 43.12111, -3.12806 Koordenatuak: 43°7′16″N 3°7′41″W / 43.12111, -3.12806
Garaiera 200 - 682 m
Eremua 27,45 km2
Biztanleria 1451 (2004)
Dentsitatea 52,86 bizt/km2
Distantzia 55 km Gasteizera
Euskaldunak  %20,01 (2001)
Sorrera 1272
Herritarra artziniegar
Alkatea Agurtzane Llano Cuadrado (EAJ)

Artziniega Arabako ipar-mendebalean dagoen udalerria da, Aiaraldea eskualde edo Kuadrillakoa. Gasteiztik 55 bat kilometrora dago. Udalerri-burua izen bereko hiribildua da, Artziniega ibaiaren eskuineko ertzean dagoena, muino baten gainean.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

Artziniegako hiribildua 1272. urtean sortu zen, Gaztelako Alfontso X.ak hiri gutuna eman zionean, eta Ayalatarren Jaurerrikoa izatera igaro zen 1371. urtean.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Udalerria zazpi herriz osatua dago gaur egun:

Herriaren izena Biztanleak  (2004)
Artziniega 1.323
Campijo 7
Erretes Tudela 29
Gordeliz 25
Mendieta 13
Santa Koloma 13
Soxoguti 41

Artziniegako udalerriak historikoki bereizita egon diren lur-eremu bi ditu:

  • Alde batetik Artziniegako Hiria eta dagozkion lurrak dauzkagu. Hiriaz gain Ureta, Barretaguren, Eskartza, Hormaza, Barratxi (San Antonio), Benta, Gordeliz, Las Caserías, Las Campas eta San Roman auzo edo baserriak dauzkagu, bai eta Campijo izeneko herrixka, azken hori Burgoseko Mena Haranarekiko mugan eta Balmasedarako lehengo bidearen parean.
  • Beste aldetik 1841an Artziniegako udalerriaren menpera pasatu ziren herriak dauzkagu: : Mendieta, Retes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti. Herri hauek urte horretara arte Aiarako Herriaren parte, eta gaur egun ere bertan Aiarako forua da indarrean, Artziniegako Hirian ez bezala.

Hiria eta herrien arteko hartu-emanak antzinatik Ordunteko Batzarra izeneko erakundeak arautu eta arteztu zituen. Batzarrean herri bakoitzeko ordezkariak batzen ziren eta eguneroko arazo komunez arduratzen zen, esaterako basoen ustiapenaz. Ordunteko Batzarra erakunde burujabea zen, ez zeukan harremanik ez Artziniegako Hiriarekin ez Aiara Herriarekin. Arteko Santutegiaren parean biltzen omen zen, gaur egun oroigarri bat dagoen lekuaren inguruan.

Batzar honen lehenengo ordenantza lez dira gorde, baina bai 1623an eraldatuz irenak, Diego de la Gamarra Artziniegako alkate zela. Mota honetako batzar hauek Erdi Aroan sortuz iren eta ugariak dira Euskal Herrian oinarrizko antolakuntza modu gisa; Artziniegatik hur adibide batzuk badira, hala nola Saraubeko Batzarra edota Urduñako herrixkek osatzen duten Larruazabalekoa.

[aldatu] Historia

Artziniega dagoen inguruan antzinatik bizi izan da gizakia. Retes Tudelako “La Iglesia” izeneko kobazuloan antzinateko gizakiaren hondakinak topatu dira, eta hortik hurbil, Gordeliz auzoan, XVIII. mendean latinezko inskripzio bat zuen hilarri bat aurkitu zen. Hori erromatarren presentziaren frogatzat hartu izan da, nahiz eta Erdi Arokoa ere izan zitekeen hilarria.

Era berean, Arteko Santutegian egin diren indusketetan erromatar kultura materiala zuen giza-kokaleku baten arrastoak topatu dira, IV eta VI. mende bitartekoa.

[aldatu] Lehenengo datuak

Artziniegaren historia idatzia 1272an hasten da, Gaztelako Erregek Alfontso X. Jakintsuak hiri-gutuna ematen dionean. Aurrerantzean Hiriak Bizkaiko foruak aginduko zuen, bertakoa zelako, eta ekonomia eta zerga auzietarako Gasteizko foruak.

Don Telloren heriotza arte Artziniega Bizkaiko Jaurerriaren parte izan zen, baina 1370. urtean On Tellok Henrike II. erregeari eman zion, bere anaiari, eta honek urtebete geroago, Pedro Lopez de Ayala kantzilerrari, Orozko eta Laudioko haranekin batera.

Horren ostean eta 1817, urtera arte, Aiarako jaun eta dukeek (eta ondoren Veragua, Berwick eta Liriakoek) izan zuten Artziniegan alkate nagusiak izendatzeko eskumena. Hala ere, ez zuteni noiz erabili, zeren Artziniega formalki Aiarako Jaurerriaren parte izan arren, praktikan ez zen inoiz horrela gertatu. Bizkaikoa izen zen bitartean Jaunak izendatu zituen alkateak, eta ondoren herriak egin izan zuen kontzeju irekian.

[aldatu] Erdi Aroa

Erdi Aroan, Euskal Herriko gainontzeko eskualdeetan lez, Artziniegan ere ahaide nagusien arteko gatazkak izan ziren gertakari nagusia. Bandoek merkataritza kontrolatu gura zuten, eta hiria leku estrategikoak egonda, Gaztelako ordokia eta Bizkaiko portuen artean, izen eta ondare handiko familiak egon ziren. Artziniegan liskarrak eta gertakari bortitzak gertatu ziren, esaterako setio-saiakera bat. Sasoi odoltsu honen erakusgarri da Artziniegako olagizonek 1491ean Errege Katolikoei egin zieten babes-eskaera, Iratzagorriako Largatxatarren eskutik pairatzen zuten jazarpenagatik.

XV. mendean Hiriak ordenantzak onartu zituen, eguneroko bizimodua eta jarduerak arautzearren. Ordenantza horiek garai horietako lekukotasun zuzena ematen digute: gariaren eta mahastien laborantza, abeltzaintza, errotak, kaleko ogibideak (ehungileak, tabernariak, okinak... Garrantzi handia zeukan ordurako asteroko merkatuak eta Arteko Landan irailean egiten ziren azokek; izan ere, Artziniega, eskualdeko erdigune ekonomikoa izan da.

Erdi Aroan, horretaz gain, udalaz gaindiko erakunde garrantzitsu bat sortu zen, Ordunteko Batzarra izenekoa. Batzar honek Hiria eta inguruko herria aiararrak batzen zituen (Mendieta, Retes de Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti), eta bertan auzi komunak jorratzen ziren, hala nola baso eta larreen ustiapena.

[aldatu] Aro Modernoa

Erdi Aroa atzean utzita, Artziniegako Hiriak garapen-aldi bati ekin zion eta harresiez bestaldeko eremuak okupatzen hasi ziren, neurri handi batean Ameriketako inbasioak sortutako aberastasunaren eragin zuzenagatik. Izan ere, artziniegar ugari Ameriketara joan ziren eta han sona eta ospea hartu zuten. Horietariko batzuek euren sorterrian lagundu zuten. Hala nola, 1590an, Pedro Saenz de Ubaldi batxilerrak ospitale bat fundatu zuen. Ospitale hau hasiera elizaren aurrean egon zen, ondoren Zubiaurreko kantoian, eta azkenik Arenaza auzoan XX. mendera arte. Sasoi horretan ere, 1608an Artziniegako eskolak eraiki ziren, Pedro Oribe-Salazarren laguntzapean,

Garai hartan Artziniegan gertakari historiko bitxi batzuk gertatu ziren: adibidez, 1641. urtean hiriko zenbait gaztek errefusatu egin zuten zerbitzu militarra egitea et ahori dela eta prozesu judiziala jarri zena bian. 1674an, berriz, Artziniegak Arabako Batzar Nagusietara bidal izuen ordezkaria atzera bota zuten, erromantzez (gaztelaniaz) ez zekielako.

[aldatu] Gure egunak arte

XVIII eta XIX. mendeetan Artziniegako Hiriak eskualdeko merkataritzan eta ekonomian zuen garrantzia sendotu zuen. 1814an Goiko Plaza urbanizatu zen, eta ondoren Arteko Aldapa. Garai horretan hiritik hurbil zeuden lur-sailetan dirudunek etxe eta jauregiak eraiki zituzten. Eraikin horiek hurrengo urteetan Madril eta Bilboko familien esku geratu ziren.

XIX. mendeko azken hamarkadetan Hiriak eraldaketa handia jaso zuen azpiegiturei dagokienez, bizilagun zein agintarien ekimenari esker. Horrela, udalerri handiagoetan egiten ohi ziren obra batzuk egin ziren, hala nola udaletxe berria, merkatu estalia eta Artziniegako Kasinoa.

Bigarren Gerra Karlistan borrokak izan ziren Artziniegan eta Hiriko artxiboa eta errolda zibila erre egin ziren, dokumentu ugari galduz. Espainiako gerra zibilean Artziniega gatazka-leku izan zen eta armada faxistaren aurreratzea bertatik bertara bizi izan zuen. Arabako lurralde gehiena ez bezala, Artziniega hasieran eremu “nazionaletik” kanpo geratu zen, baina tropa matxinatuek aurrera egin ahala Artziniega okupatu zuten. Ondoren, 40 urteko diktadura jaso zuen Hiriak.

Frankismoaren azken urteetan itxura modernoko auzoak eraiki ziren (Arenatza, Aretxaga, Eguzkimendi eta Jauregia). Hazkunde hori azken hamar urteotan are gehiago azkartu egin da eta biztanle-kopuruak ere izugarri egin du gora denbora-tarte labur batean. Gaur egun 1700 biztanle inguru daude Artziniegan erroldatuta, nahiz eta auzokoen benetako kopurua handiagoa den. 2007. urtean, gainera, Artziniega Udalak herriaren biztanle- eta etxebizitza-kopurua bikoiztea aurreikusten duten arau subsidiario berriak onartu zituen. Horrek polemika nahiko handiz piztu du herrian.

Frankismoaren ostean hautatutako lehen alkatea Jose Maria Elejalde izan zen, UCD alderdikoa. Hurrengo hauteskundeetan, 1983an, EAJko Imanol Aretxabalak lortu zituen boto gehien eta alkate bihurtu zen. Urte horretatik 2007. urtera arte bera izan zen Artziniegako alkatea (Juan Jose Cajigas agintean egon zen urte biko tarte batean izan ezik). 2007ko maiatzaren 27ko hauteskundeetan, berriz, Agurtzane Llano jeltzaleak hartu zituen boto gehien, baina bere alderdiak gehiengoa galdu zuen eta 3 zinegotzirekin gutxiengoan gobernatzen du 9 pertsonaz isatutako udalbatza (Aralarrrek 2 ditu, PPk beste bi, eta PSE-EEk eta Eusko Alkartasunak bana.

[aldatu] Inguru naturala

Artziniegako udalerria inguru menditsu eder batean kokatzen da, Euskal Herriko Kantauri isurialdean, Gorobel eta La Peñako mendietatik oso hurbil. Mendi horiek Gaztelako ordokiaren iparraldeko muga malkartsua dira eta edertasun handiko lekuak dira, non basoz abalak, amildegia keta mendi larre handiak dauden.

Artziniega udal barrutian larre eta soro zabalak topatzen dira. Duela hamarkada batzuk arte garia, garagarr] eta mahastiak zeuden bertan, herritarren beharrizanei erantzuteko, baina gaur egun lur-sail horiek gehienak larreak baino ez dira eta abereen ustiapenerako erabiltzen dira. Horietako batzuk, gainera, urbanizatu egin dira azken urteotan. Basoei dagokienez, aipatzeko da bertoko zuhaitz espeziak (haritzak, arteak, lizarrak, eskarrak…) ugariak direla batez ere Otsasi eta Zaballa mendietan. Landatutako pinudiek eremu zabala okupatzen dute, Mendieta aldean eta Gordexolako mugan, Pando eta Sandolla mendietan. Leku horietan guztietan animalia ugari dago: basurdeak, orkatzak, hegazti harrapariak, erbiak, katajinetak, etab.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak

Irailaren 8an Arteko Andra Mariren ohorezko jaiak ospatzen dira. Azken urteotan ospe handia hartu duen Erdi Aroko azoka irailaren lehen domekan ospatzen da, jaiekin batera.

[aldatu] Hizkuntza

Artziniega, mende luzez, euskara eta erromantzearen arteko mugan bertan egon zen, eta hori dela eta, hizkuntza biak elkarren ondoan bizi izan ziren paraje hauetan Erdi Aroko amaieratik gutxienez. Udalerriaren barruan ere aldeak nabaritzen dira leku batetik bestera, eta Hirian eta inguruan euskararen presentzia historiko argiagoa den bitartean (toponimia eta lekukotasun historikoen argitan), Ordunteko Batzarreko herri batzuetan (Retes Tudela, Soxoguti edota Santa Koloman), euskararen arrastoak askoz ere lausoago agertzen dira. Euskararen desagertzea seguru aski XVIII. mendean gertatu zen.

2001eko hizkuntz-erroldaren arabera Artziniegan, 1302 biztanletik, 263 euskaldunak ziren, 235 ia-euskaldunak, eta 804 erabat erdaldun. Euskaldun kopururik handiena gazteen artean dago, belaunaldi berrietan ia ume guztiek euskaraz ikasten dutelako, herriko eskolan zein ingurukoetan.

[aldatu] Ikustekoak

  • Artziniegako Erdi Aroko hiribildua, Eusko Jaurlaritzak monumentu multzo izendatua[1].
  • Zabalgoitia hotela, 1906an Juan Zabalgoitia indianoak eraikia, eta Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatua[2].
  • Artziniegako Museo Etnografikoa, besteak beste Aiaraldeko nekazal bizimoduaren berri ematen duena.
  • Ortiz Molinillo de Velascotarren dorretxea, XVI. mendekoa.

[aldatu] Artziniegar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

  1. EHAAko 82/1996 DEKRETUA, apirilaren 16koa
  2. EHAAko EBAZPENA, 2005eko martxoaren 21ekoa

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak



aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -