Mahats
Wikipedia(e)tik
Mahatsa (aitzineuskaraz: *banats?) sasoika hazten diren fruituak dira, gordinik jan daitezkeenak edota prozesaturik.
Mahatsondoak dira mahatsak ematen dituzten landareak, eta mahastiak mahatsondoen multzo handiak.
[aldatu] Mahatsetik eratorri produktuak
Prozesaturik, mahatsa zukuak, ozpina, muztioa edota ardoa egiteko erabiltzen du gizakiak.
Mahaspasak fruitu lehorrak dira, lehortutako mahatsekin egindakoak.
[aldatu] Mahats motak
Mahats mota ugari dago, mahatsondoa erraz mutatzen den espeziea baita, hamaika aldaera sortuz. Hauek dira ezagunenak Euskal Herrian erabiltzen direnenen artean ardoa egiteko:
- Hondarribi zuria (Courbu)
- Hondarribi zuri zerratia (Petit Courbu)
- Hondarribi beltza
- Izkiriota (Gros Manseng)
- Izkiriota Ttipia (Petit Manseng)
- Mune mahatsa (Folle Blanche)
- Axeria (Cabernet Franc)
- Bordelesa (Tannat)
- Cabernet Sauvignon
- Sauvignon zuria (Sauvignon Blanc)
- Chardonnay
- Riesling
- Syrah
- Merlot
- Tempranillo
- Garnatxa (Garnacha)
- Viura
- Graciano
- Mazuelo
- Malvasia