See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Soldadutza - Wikipedia, entziklopedia askea.

Soldadutza

Wikipedia(e)tik

   Armada gabe    Aukerako zerbitzu militarra    Aukerako zerbitzu militarra, baina kentzeko asmoz    Nahitaezko soldadutza    Datu gabe

   Armada gabe

   Aukerako zerbitzu militarra

   Aukerako zerbitzu militarra, baina kentzeko asmoz

   Nahitaezko soldadutza

   Datu gabe

Soldadutza edo soldaduska estatu burujabe baten armadan zibilek egiten duten zerbitzu militar behartua da.

Nahitaezkoa izan da hainbat urtez Euskal Herriko gizonezko gazteentzat, Frantziako edo Espainiako armadetan bake garaian soldadutza egitea. Bi estatuetan, 2001. urtean bukatu zen nahitaezko soldadutza edo konskripzioa.

Eduki-taula

[aldatu] Soldadutzaren aurkako borroka Euskal Herrian

[aldatu] Hegoaldean

Franco diktadorearen garaian ere izan zen kontzientzia eragozpena egiten saiatu zenik, baina Hego Euskal Herrian, 1980ko hamarkadan bizkortu zen soldadutzaren aurkako mugimendu antimilitarista. Gazte mugimendu desberdinek jarrera publikoak hartu zituzten garaian inguruan, eta mugimendu antimilitaristak antolatu ziren propio. Hauen artean, Kontzientzia Eragozpen Mugimendua (KEM) eta Kakitzat izan ziren inportanteenak. Gazte mugimendu politikoetan, pisu nabaria izan zuen 80ko hamarkadan Jarraik erakutsitako jarrera, Soldaduska honi ez lemak laburbiltzen zuena: horren ondorioa izaten zen, Jarraiko militantzian ez zitzaiola uko egiten Espainiako zerbitzu militarra egiteari. Jarraitik hurbil zegoen talde bat, Ta Sugea taldea, nolabait kritiko izan zen jarrera horrekin urte haietan.

1984. urtean erregulatu zuen kontzientzia eragozpena Espainiako legediak. Ordezko Gizarte-Zerbitzu bat betetzera behartzen zituen eragozleak lege hark: gaztelaniazko siglekin ezagutu zen termino hori Euskal Herrian: PSS. Ordudanik eragozle legalak egon ziren euskal gazteen artean, baina ez zegoenez ordezko gizarte-zerbitzurik antolatuta, linbo juridiko batean pilatzen joan zen milaka lagunen poltsa bat. 1989. urterako, antolatu ahal izan ziren ordezko gizarte-zerbitzurako mekanismoak, eta ordura arteko eragozle izandako gazteak amnistia baten bidez libre geratu ziren.

Baina egoera horretan, eragozpenaren osagarri, beste mekanismo bat bultzatu zuten mugimendu hauek, eta hainbat gaztek ere: intsumisioa. 1989an bertan hasi ziren lehen intsumisio kasuak, eta 1990eko hamarkadan jarraitu zuen egoera horrek. Bai soldadutzari intsumisioa eta bai ordezko zerbitzu-sozialari. Intsumiso kopuruak pilatzen joan ziren, eta epaiketen bidez, asko gartzeleratzen ere hasi ziren agintariak. Nafarroan, bereziki, Iruñeko espetxea dozenaka intsumisoren kartzela bihurtu zen. 1993ko Sanferminetan, gose greba egin zuten haietarik 28k. 1997ko otsailean, espetxeko 3. graduan zegoen intsumiso batek, Unai Salanueva iruindarrak, bere buruaz beste egin zuen espetxera itzuli aurretik.

Intsumisioarekin batera, kontzientzia eragozleen kopurua ere izugarri hasi zen: Espainia osoan 130.000 eragozle aurkeztu ziren 1997. urtean, eta horrek zaildu egiten zuen bai soldadutza militarraren antolakuntza, eta baita ordezko gizarte-zerbitzuarena.

1999ko lege batek Espainiako Armada profesional bihurtuko zela ebatzi zuen, eta 2001eko dekretu osagarri batek urte hartan bertan soldadutza eten egingo zela erabaki zuen.

[aldatu] Iparraldean

1990eko hamarkadan hasi zen egituratzen mugimendu antimilitarista Ipar Euskal Herrian, eta Patxa gazte mugimendua izan zen haren ardatz nagusietako bat.

Lehen intsumisoak 1991eko abenduan aurkeztu ziren Frantziako agintarien aurrean, eta horrekin batera manifestazioak antolatu ziren. Hasieran, intsumiso guztien kontrako neurriak hartu zituen Estatuak, baina 1993tik aurrera, selektiboagoak izan ziren.

Frantziako Estatuak 2001eko ekainean dekretatu zuen soldadutzaren amaiera. Soldadutzan zirenak orduan, azaroaren 30ean bukatu zuten zerbitzua azkenek. Espetxean ziren azken intsumiso eta eragozleak 2002ko uztailean askatu zituzten.

[aldatu] Erreferentziak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -