Al-Kaida
Wikipedia(e)tik
Al-Kaida edo Al-Qaeda (arabieraz القاعدة, al-Qā`ida) islamismorekin lotzen den talde terrorista da. Al Kaidak, arabieraz basea esan nahi du. Fenomeno honen berri 2001eko irailaren 11n AEBek Washington eta New Yorken pairatutako eraso famatuen ondoren hasi zen, AEBetako presidente George W. Bushek Al-Kaida erruduntzat jo zuenean eta taldearen buru bezala Osama bin Laden saudiarra aurkeztu zuenean.
[aldatu] Kontuan izateko afera batzuk
- Al-Kaida Afganistango gerraren baitan sortu zen, bertan bulego bat jarri zutenean sobietarren aurkako gerra antolatzeko, Pakistan eta CIAren laguntzaz. Horren bidez, mundu osoko boluntario musulmanak batu ziren gerra horretara.
- Sobietar Batasunaren armada Afganistandik kanporatzean, Al-Kaida Al-Sulbah sortu zen.
- Lehenengo deklarazio publikoa 1987an egin zuen Al-Kaidak. Bere programa ondokoa zen: Gerra sinesgabeei eta apostatei, martirioa, guda santua eta Kalifato islamiar unibertsal baten ezarpena.