Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Tuberkulosi - Wikipedia, entziklopedia askea.

Tuberkulosi

Wikipedia(e)tik

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo sendagilearengana.

Tuberkulosia gaixotasun infekziosoa da, gizakien artean kutsatzen dena. Gaixotasun akutua da, baina behin baino gehiagotan pairatu daiteke.

2004an, 14.6 milioi pertsonak gaixotasuna zeukaten munduan zehar, eta urtero ia 2 milioi pertsona hiltzen dira haren ondorioz. Munduko osasun arazo handienetakoa da, bereziki herrialde pobreetan.

Aitortu beharreko gaixotasuna denez, 489 tuberkulosi kasu jakinarazi ziren 2005ean Euskal Autonomi Erkidegoan.

"Hetika", "biriketako", "birikeria" edo "bularretiko" izenak hartu izan ditu historian zehar euskaraz.

Tuberkulosi kasuen %80 gorriz markatutako herrialdeetan ematen dira. Iturria: O.M.E.
Tuberkulosi kasuen %80 gorriz markatutako herrialdeetan ematen dira. Iturria: O.M.E.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Kronologia

  • Antzinatik ezagutzen dugun gaixotasuna da. Haren arrastoak giza-gorpuetan Kristo aurreko garaitik ere (k.a. 4.000 urtetan lehenengoak) aurkitu dira.
  • 460. urtean (k.a.): Hipokrates-ek "thisis" deskribatu zuen.
  • 1689an, Richard Morton-ek "tubercles" hitza erabiltzen zuen.
  • 1839an, J. L. Schönlein-ek "tuberkulosia" hitza erabili zuen lehen aldiz.
  • 1882an, Robert Koch mediku alemaniarrak gaixotasunaren eragilea aurkitu zuen, bere omenez "Koch-en baziloa" izenez oraindik gaur egun ezaguna dena (Mycobacterium tuberculosis).
  • 1906an, Albert Calmette eta Camille Guerin hasi ziren BCG txertoa (Bacillus of Calmette and Guerin) garatzen.
  • 1946an hasi ziren erabiltzen Streptomycin (*) izeneko antimikrobianoak, bidea ematen gaitzaren tratamenduari.
  • 1993an, OMEk "osasun larrialdi orokorra" deklaratu zuen, gaixotasunaren berragerpena dela eta.

[aldatu] Gaixotasunak hildako pertsonaia ezagunak

[aldatu] Tuberkulosiaren aurkako ospitaleak Euskal Herrian

Antzina mendi edo gain aldeetan ospitaleak eraiki zituzten gaixotasunaren aurka borrokatzeko, haizearen ezaugarriak zirela-eta.

Gaur egungo Donostia Ospitalean, orain arte "Amarako Ospitalea" zenak historikoki "Toraxeko Ospitalea" izena zeukan, gaixo tuberkulosoak artatzen zituena.

Bilbo aldean, Santa Marinako Ospitaleak funtzio horiek betetzen zituen.

[aldatu] Infekzioa

Mycobacterium tuberculosis izeneko bakterioak eragiten du gaitza. Beste Mycobacterium batzuek animaliak infektatzen dituzte (Mycobacterium microttik arratoiak, eta Mycobacterium bovis-ek behiak). Azken espezie honek gizakia ere kutsa dezake, esnearen bidez (pasteurizazioa asmatu aurretik ohikoa zen tuberkulosia harrapatzea gaixotutako behien esnea kontsumitzerakoan).

Robert Koch zientzilari alemaniarrak aurkitu zuen lehenengoz Mycobacterium tuberculosis bakterioa, eta agerian utzi zuen mikrobio hori zela gaitzaren eragilea.

Tuberkulosia airetik transmititzen da, gaixoak eztula edo doministiku egiterakoan . Gaixoaren txistu tantek milioika bakterio patogeno dute. Bakterio hauek erresistentzia handia diote ingurugiroari, gai izanik 8 hilabete irauteko lurrean dagoen karkaxa batean, esaterako.

Kutsatutako txistu-tantak irentsi eta gero bakterioa arnas bidetik iristen da biriketara. Hala ere, kutsatutako pertsonen %90-ak ez du gaixotasuna garatuko, haien erantzun immuneak gaitza indargabetuko baitu (makrofagoek bakterio patogenoa deuseztatuko dute). Erantzun immune kaskarra dutenek besterik ez dute tuberkulosia garatuko.

[aldatu] Sintomak

[aldatu] Motak

Odolaren bitartez bakterioa gorputz osora heda daiteke, biriketatik beste organo batzuetara igaroz.

Tuberkulosia agertu daiteke, beraz, organo batean baino gehiagotan, baina motarik ohikoena da biriketan agertzen dena.

[aldatu] Biriketakoa

[aldatu] Giltzurrunetakoa

[aldatu] Hezurretakoa

[aldatu] Meningitia

[aldatu] Belarrietakoa

[aldatu] Diagnostikoa

Mycobacterium tuberculosis-en koloniak, kultibo medio batean hazita
Mycobacterium tuberculosis-en koloniak, kultibo medio batean hazita

Tuberkulosia diagnostikatzeko datu klinikoak erabiltzen dira, baina ustezko diagnostikoa laborategian baieztatu behar da, bakterio eragilea laginetan aurkituz.

  • Karkaxean egindako azterketa mikroskopikoaren bidez atzeman behar da eragilea, Mycobacterium tuberculosis alegia.
  • Karkaxako kultiboan Mycobacterium tuberculosis isolatu behar da. Bakterioa oso motel hazten denez, 4 edo 5 astez utzi behar da kultiboa bakterioa isolatu arte.

Diagnostikoa egiteko erabiltzen diren beste probak hauek dira:

[aldatu] Prebentzioa

  • Neurri orokorrak: Kutsatzeko arriskuan egonez gero hartu beharrekoak.
  • Txertoa. Tuberkulosiaren aurkako txertoa dago, andui moteldu batekin egindakoa: BCG izenarekin ezagutua. Ematen duen babesa ez da erabatekoa, hala ere.

[aldatu] Tratamendua

Luzea da (6-9 hilabete).

Terapia konbinatua erabili ohi da (bi edo hiru farmako batera)

Gehien erabiltzen diren botikak hauek dira:

  • Estreptomizina.
  • Azido p-aminosalizilikoa (PAS).
  • Isoniazida.
  • Rifanpizina.
  • Etanbutola.
  • Pirazinamida.

[aldatu] Kanpo loturak

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com