See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Traiano - Wikipedia, entziklopedia askea.

Traiano

Wikipedia(e)tik

Traianoren zutabea.
Traianoren zutabea.

Traiano, latinez Marcus Ulpius Nerva Traianus, (53ko irailaren 18a - 117ko abuztuaren 9a) erromatar enperadorea izan zen, 98tik hil zen arte. Haren aginpean, Erromako Inperioak hedadura handiena lortu zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Estreineko urteak eta boterearen eskuratzea

Traiano Marko Ulpio Traiano senatariaren semea izan zen. Ulpia leinua Hispaniako Baetica probintzian finkatu zen. Familia horrek erromatar politikari ospetsu gehiago eman zuen Traianoren ostean ere.

Traiano Rhin ibaiako mugan, Erromako arriskutsuenetakoan, hezi zen. Domizianoren germaniarren kontrako kanpainetan parte hartu zuen. 96rako Inperioko jeneralik ospetsuenetakoa eta arrakastatsuena izan zen.

Nerva enperadore berriak armadaren errespetua bereganatuko zuelakoan, Traiano semetzat eta oinordekotzat hartu zuen 97ko udan. Hadrianok, enperadorea izatekoa zenak, eman zion Traianori izendapen horren berri, hortaz, Traianoren babesa eskuratu zuen bizitza osorako. 98ko urtarrilaren 27an, Nerva hil zenean, Traianok inolako arazorik gabe jarraitu zion. Italiarra ez zen lehen enperadorea bihurtu zen honela.

Traiano "Optimus Princeps"-en omenezko txanpona, Senatuak egina.
Traiano "Optimus Princeps"-en omenezko txanpona, Senatuak egina.

Traianoren hautaketari harrera bikaina eman zioten herritarrek. Traiano erantzun zien gobernu on eta orekatuaren bidez. Nervaren politika suspertu zuen: Domizianok bidegabe atxilotutako asko aske utzi zuen, eta bahitutako ondasunak bueltatu zizkien. Hain zen ospetsua non Senatuak optimus (hoberena) titulua eman zion.

[aldatu] Daziako gerrak

Adamclisi kontrako garaipenako monumento
Adamclisi kontrako garaipenako monumento

Hala ere, Traianoren ospea kanpaina militarrei zor zaie. 101ean, zigor-kanpaina egin zuen Daziako erresuman, Danubioren iparraldean. Decebalus erregea errenditzera behertu zuen hurrengo urterako, Sarmizegetusa hiria hartu ondoren. Erromara itzulirik, Dacicus Maximus titulua eman zitzaion.

Decebalus berriro matxinatu zen mugan, aldameneko erresumak bere alde jo ahalegindutakoan. 106an, ikaragarrizko zubia eraiki ostean, Dazia osoa menderatu zuen Traianok. Sarmizegetusa erabat suntsitu zuen eta Decebalusek bere buruaz beste egin zuen.

Traianok hiri berri bat eraiki zuen, "Colonia Ulpia Traiana Augusta Dacica Sarmizegetusa". Izen bera izan arren, beste leku batean kokatu zuen Traianok. Inperioko probintzia bihurturik, erromatarrek kolonizatu zuten Dazia. Estatuak, gainera, Daziako urrea eskuratu ahal izan zuen.

[aldatu] Ekialdeko hedadura

Aldi berean, Erromako menpean zegoen Nabateako Rabbel II. erregea hil zen. Hilotza horretaz baliatuta, Traianok Nabatea anexionatu zuen, Siria eta Egiptoko legioen bitartez.

107rako, Inperioak beste probintzia bat zeukan, Arabia Petraea izenekoa, zeinek Petra eta Bostra hiriak zituen. Hori zela eta, Inperioa gaur egungo Jordania eta Arabiara iritsi zen.

[aldatu] Bakealdia

Hurrengo 7 urtetan, gobernu zibilean murgildu zen Traiano. Garai horretan Plinio Minorrekin adostu zen zer nolako erantzuan eman behar zien Pontoko kristauei. Bakean uztekoak ziren baldin eta haien erritoak publikoki ospatzen ez bazituzten.

Monumento eta errepide berriak eraiki zituen, batez ere Italian eta Hispanian. Haren izeneko foroan Traianoko zuteabea eraiki zen, daziarren kontrako garaipenak oroitarazteko. Gaur egun ere zutik jarraitzen du.

[aldatu] Inperioa hedadura handienean

Erromatar Inperioa 117an, hedadura handienean.
Erromatar Inperioa 117an, hedadura handienean.

113an borrokatzeari berriro ekin zion Traianok. Partiarrek Armenian errege onartezina kokatu zuten erromatarren irudietarako. Armenia erresuma bi inperio handi horien artean egonda, bien artean aukeratzen ziren armeniar erregeak.

Traiano Armeniara abiatu zen lehen. Erregea kendu eta probintzia anexionatu zuen. Orduan Partia aldera joan zen. Babilonia, Seleuzia eta, azkenean, Ktesifon hiriburua hartu zituen 116rako. Pertsiar Golkoraino ere iritsi zen, eta Mesopotamia Erromako probintzia izendatu zuen. Alexandro Handiaren adina eduki ez izana tamaldu zen, hura bezalako inperioa eraiki ahal izateko.

Hala ere, Traiano ez zen hor gelditu. Susa hiria harturik, erregea bota zuen eta haren ordez erromatarren menpeko beste bat kokatu zuen. Erromako Inperioa ez zen berriz hain urrun iritsi ekialdean.

Hatra hiriak, ordea, ez zuen amore ematen. Traiano bera joan zen gotorleku hori hartzeko, baina ezin. Orduan, juduak eta Mesopotamia matxinatu ziren. Traianok atzera egin behar izan zuen, behin-behineko erretreta zelakoan. Nolanahi ere, bere azken kanpaina izan zen.

Gaixoturik, Italiara bueltatu behar izan zuen, eta, 117ko udan, hil egin zen. Hadriano hautatu zuen oinordeko, zeinek Mesopotamia probintzia partiarrei itzuli zien. Traianok konkistatutako gainerako eremuek Inperioan jarraitu zuten.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -