Valente
Wikipedia(e)tik
- 316-317 bitarteko Liziniorekin aldi bereko enperadorearentzat, ikusi Valerio Valente.
Valente, latinez Flavius Julius Valens (328 - 378ko abuztuaren 9), erromatar enperadorea izan zen 364tik hil zen arte. Valenteri benetako akzen erromatarra deitu zioten.
Eduki-taula |
[aldatu] Enperadore izendatzea
Valente Valentiniano I.aren anaia izan zen. Valentiniano I.a armadan sartu zen, non arrakasta ezagutu zuen. Valentek ez zien anaiaren urratsei eutsi. Familiaren etxaldeaz arduratu omen zen, eta 360ko hamarkadan sartu zen armadan.
364ko otsailaren 24an, Joviano enperadorea hil zen. Haren ondorengoa hautatzerakoan, Valentiniano erabaki garbia zen. Otsailaren 26an, augusto titulua eman zioten.
Valentinianok bazekien Inperioa zabalegia zen pertsona bakar batek gobernatu ahal izateko. Martxoaren 28an, Valentinianok anaia enperadore izendatu zuen. Bien artean banatu zen Inperioa: Valentinianok mendebaldeko erdia hartu zuen, Italia, Iliria, Hispania, Galia, Britania eta Afrika probintziekin. Valenteri ekialdea egokitu zitzaion, hau da, Balkanak, Grezia, Egipto, Siria eta Asia Minor probintziak. Abendurako Valentek Konstantinoplan kokatu zuen hiriburua.